Onddozuri mingots

Boletus radicans» orritik birbideratua)

Onddozuri mingotsa (Boletus radicans) Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, haragiak zapore mingotsa baitu. Purgatzailea ere izan daiteke, gordinik jaten bada.

Onddozuri mingotsa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaCaloboletus
Espeziea Caloboletus radicans
Vizzini, 2014
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora oliba-arreak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Boletus radicans Pers. (1800), Versipellis radicans (Pers.) Quél. (1886), Suillus radicans (Pers.) Kuntze (1898).

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, lodia, haragitsua, zurixka, tonalitate berdexkaduna, gris edo okre argikoa, ganbila, hasieran ertza biribilkatua, azal lehorra, eta tomentu zurixka batez estalia.

Tutuak: Horiak. luzeak, finak, libreak edo eskotatu samarrak.

Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.

Tutu eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago, eskote txiki bat duten tutuak.

Poroak: Finak, biribilak edo apur bat angelutsuak, hori-limoi edo hori-oliba kolorekoak, hatzekin sakatuz gero, kolore berde-urdinxka hartzen dute.

Hanka: Zurixka edo horixka, lodia, zuzena, erraboilduna eta oinarrian sustrai antzeko bat, goiko aldean, kolore hori zurbileko sare fin batekin.

Haragia: Zuria edo apur bat horixka, airearekin kontaktuan urdindu egiten da, baina gero koloregabetu egiten da; hasieran trinkoa, gero bigundu egiten da. Zapore mingotsa eta usain ahula. Perretxikoa erditik ebakitzen badugu, oinaren oinarrian kolore gorrixka ikusiko dugu.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Albidus epitetoa berriz latinetik dator, eta zurixka esan nahi du. Koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ezin da jan, mingotsa delako.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Boletus calopus espeziarekin, baina honek gorria du oinaren behealdea.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Uda erdialdean hasten da irteten, eta hariztietan aurkitzen da gehien.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Asiako iparraldea.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 50 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 164 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 497 or. ISBN 84-282-0540-6X(T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 36 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu