Onddo hankaederra (Caloboletus calopus) Boletaceae familiako perretxikoa da.[1] Bere izena, bai zientifikoa zein euskarazkoa, grezieratik dator: καλος ("ederra") eta πους ("hanka"), bere hanka politari erreferentzia eginez. Onddo itxurosoa den arren, oso zapore mingotsa dauka eta ez da jangarritzat hartzen.

Onddo hankaederra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaCaloboletus
Espeziea Caloboletus calopus
Vizzini, 2014
BasionimoaBoletus calopus
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
ez dauka orririk
 
hanka biluzik dago
 
espora oliba-arreak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Suillus calopus, Boletus calopus, Dictyopus calopus, Suillus terreus, Tubiporus calopus.

Morfologia

aldatu

Txapelak 5 eta 12 zentimetro inguruko diametroa dauka. Kolore hori-berdekarakoa da gainetik, eta printza oliba edo arre oso argiak ere badauzka. Txikitan puxika itxurakoa da, gero ganbila eta azkenean ia laua izan daiteke.

Hodi mehe eta atxikiak dauzka, kolore hori argikoak. Ukitutakoan urdin kolorea hartzen dute.

Hankaren luzera 5-15 zentimetrokoa da. Sendoa eta betea da, eta oinarrian lodiagoa. Goialdean hori bizia da, eta oinarrian gorria. Tartean sareta gorri batez estalita dago.

Mami trinkoa dauka, zuri-horixka. Atzamarrarekin sakatzean urdindu egiten da.

Ekologia

aldatu

Uztailetik abendura sortzen da, hostoerorkorren basoetan (gehien bat harizti eta urkidietan), lurzoru kaltzikoletan.

Gastronomia

aldatu

Onddo hau ez da jangarria, alde batetik oso mikatza delako, eta bestetik toxikoa dela susmatzen delako.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Honduras, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Vietnam, Australia.[2]

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Caloboletus calopus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu