Boikot (musika taldea)

Boikot Madrilgo (Espainia) musika taldea da eta bere estilo musikala oso zabala da punka, ska edota Nu Metala bere barruan hartuta, baina beti rocka oinarri bezala edukitzen.

Boikot
boikot 2007. urtean
Datuak
JatorriaMadril
Musika motaRock, Punk, Ska, Nu Metal
Urteak1987 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Producciones BKT
Taldekideak
Alberto Pla
"Kosta" Vazquéz
Juan C. "Grass" Zapata
Juankar
Informazio gehigarria
www.boikot.com.es
Facebook: Boikot.Official Twitter: BOIKOTBAND Instagram: boikot.official.page Youtube: UCB0HqkGVBnn_LXBuj5PJt3Q Spotify: 0wppCmJl3glHZZScLcs4gn iTunes: 49238806 Last fm: Boikot Musicbrainz: e8c70743-2890-402b-bc49-539b609a33bb Songkick: 401204 Discogs: 1710726 Allmusic: mn0000065979 Deezer: 7222 Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Taldea 1987an sortu zen. Lehenengo urteetan bere formazioa aldatzen joan zen etengabe, baina hala ere bi diskoa grabatu zituzten. 1995ean beraien zigilu diskografikoa sortu zuten, beraien diskak autogestionatzeko, Producciones BKT. Zigilu berri honetan beste bi diskoa kaleratzen dituzte eta modu honetan nolabaiteko nabarmena lortzen dute Espainia mailan, rock taldeen artean. Arrakasta honek musika festibal anitzeko ateak irekitzen dizkie.

Momentu honetan, trilogia bat grabatzea pentsatzen dute. Hiru urte bitartean, hego Amerikeetara joaten dira eta kontzertuak ematen dituzten bitartean, hiru diskoa hauen grabazioarekin hasten dira, bertako instrumentu eta erritmo latinoak, beraien abestietan erantsiz. Trilogia hau amaitzean, zuzeneko grabaketa egiten dute, non hauen kontzertuen indarra oso ondo nabaritzen da.

Horren ondoren beste bi disko kaleratu zituzten 2002 eta 2004 urtetan. Lau urte eman dute kontzertuak soilik ematen, estudioan sartu barik, baina 2008ko Martxoan, bere disko berria itxaroten da (Serbian grabatua izan dena)

Influentziak aldatu

Beraien musika sortzeko, bestelako taldeen influentzia bereganatu dituzte, adibidez: The Clash, Leño, La Polla Records, Kortatu, Negu Gorriak, Pearl Jam, Nirvana, Banda Bassotti, Bad Religion, NOFX.

Taldeko Kideak aldatu

  • Alberto Pla: Ahotsa eta gitarra
  • "Kosta" Vázquez: ahotsa eta gitarra
  • Juan C. "Grass" Zapata: Bateria
  • Juankar: Ahotsa eta baxua

Kaleratutako Diskak aldatu

  1. Los ojos de la calle, 1990
  2. ...Con perdón de los payasos, 1992
  3. Cría cuervos, 1995
  4. Tu condena, 1996
  5. La ruta del Che - No mirar, 1997
  6. La ruta del Che - No escuchar, 1998
  7. La ruta del Che - No callar, 1999
  8. Historias directas de Boikot, 2000 (Zuzenekoa)
  9. De espaldas al mundo, 2002 (CD+DVD)
  10. Tus problemas crecen, 2004 (CD+DVD)
  11. Amaneció, 2008
  12. Lágrimas de rabia, 2012 (CD+DVD)

Bestelakoak aldatu

  1. Historias vistas de Boikot, 2000 (Zuzeneko Kontzertua eta Dokumentala)
  2. Cría cuervos (en directo), 2005 (DVD)
  3. Ni un paso atrás (en directo) Reincidentes, Porretas eta Sonora taldeekin, 2008 (CD+DVD)
  4. Re-evolución (Latinoamerikan bakarrik kaleratutako bilduma), 2011

Kanpo Loturak aldatu

Kanpo estekak aldatu