Boeing B-29 Superfortress

Boeing B-29 Superfortress, AEBetako bonbaketari astun bat izan zen. Boeing hegazkinlaritza enpresak diseinatu eta ekoitzi eta Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadak Bigarren Mundu Gerra eta Koreako Gerran erabili zuen. Boeing B-17 Flying Fortress aurreko modeloan oinarrituz garatua izan zen, ondoren jada erreakziozkoak ziren Boeing B-47 Stratojet eta Boeing B-52 Stratofortress modeloek jarraitu zioten. Lehenbiziko hegaldia 1942ko irailaren 22an burutu zuen eta 1960an erretiratua izan zen.

Boeing B-29 Superfortress
heavy bomber (en) Itzuli eta land-based bomber monoplane (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaBoeing
GaratzaileaBoeing
DiseinatzaileaAssen Jordanoff (en) Itzuli
Ekoizpen osoa3.970
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Lehen hegaldia1942ko irailaren 21a
Zerbitzuaren hasiera1944ko maiatzaren 8a
KudeatzaileaAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada eta Royal Air Force
Ezaugarriak
Dimentsioak8,45 (altuera) × 30,18 (luzera) m
Abiadura467 km/h

Pazifikoko Gerraren azken hilabeteetan, AEBek Japoniar Inperioaren lurraldeak bonbardatzeko erabili zuen hegazkin nagusia izan zen, gainera Nagasaki eta Hiroshima hiriak bonba atomikoekin suntsitu zituen Enola Gay hegazkinak B-29 modeloa zen.

Bigarren Mundu Gerra ondoren, Sobietar Batasunak B-29aren parekoa zen bonbaketari baten beharra zuela eta, B-29 estatubatuar bi hegazkin atzeman eta AEBetako Armadari inongo lizentziarik eskatu gabe goitik behera ia osoki kopiatuz, Tupolev Tu-4 bonbaketaria sortu eta ekoitzi zuen.

Kanpo estekak aldatu