Bizkarretik sastakada eman izanaren mitoa

Lehen Mundu Gerraren bukaeran alemaniar gudariak traizionatu zituztelako sinesmena

Bizkarretik sastakada eman izanaren mitoa (alemanez: «Dolchstosslegende») konspirazio teoria antisemita bat zen, 1918az geroztik Alemanian eskuin alderdietako zirkuluetan oso sinetsita eta aldarrikatuta izan zena. Sinesmen horren arabera, Alemaniako armadak ez zuen Lehen Mundu Gerra gudu-zelaian galdu; gerra fronte zibilaren traizioaren ondorioz galdu zen baizik. Traidoreak juduak izan ziren, sozialista iraultzaileen laguntzarekin[1]. Nolabait, horren bidez, militarren ardura eta ohorea zuritu nahi zuten, nahiz eta gerra berez galdu zuten; halaber, aurretik zabalduta zegoen antisemitismoa elikatzen zuten kondaira horrekin.

1919ko Austriako postal honetan emakume judu bat ikusten da, armada alemaniarrari bizkarretik erasotzen.
Alemaniar askorentzat Richard Wagnerren Götterdämmerung operaren eszena batekin lotuta dago kondaira hau. Julius Schnorr von Carolsfelden margolana, 1847.

Adolf Hitlerrek eta Alderdi Naziak 1933an boterea eskuratu zutenean, elezaharra 20ko hamarkadako beren historia ofizialaren parte bihurtu zuten, Weimarko Errepublika «azaroko kriminalen» obra gisa aurkeztuz: boterea eskuratzeko «nazioa bizkarretik sastatu» zutenak. Propaganda naziak horrela deskribatu zuen Weimar: «"oposizio nazional" zintzoaren jazarpen gupidagabeko eta ustelkeria, endekapen eta umiliazio nazionaleko zingira; hamalau urtez judu, marxista eta boltxebike kulturalen gobernua pairatu ondoren, azkenean Hitlerrek eta haren mugimendu nazionalsozialistak 1933ko "iraultza nazionalaren" garaipena ekarri arte»[1].

Errealitateak, bestetik, eskuineko mitoaren erabateko faltsukeria adierazten du. Alemaniako eta Alemaniatik kanpoko historialariek aho batez arbuiatzen dute kondaira adieraziz armada alemaniarra erreserbarik gabe geratu zela, batez ere Estatu Batuak gerran sartu zirelako; ordurako, Alemania ezinean zebilen. 1918ko amaieran Alemaniako militarrek gerra galdua zuten[2][3].

Alemaniar askori «bizkarretik sastada» esamoldeak Richard Wagnerren 1876ko Götterdämmerung opera gogorarazten zien; opera horretan Hagenek bere etsai Sigfrido -historiako heroia- bizkarrean lantza bat sartuz hil zuen[4][3].

Jatorria aldatu

 
Ilustrazio honek Philipp Scheidemann politikari alemaniarra erakusten du, Weimarko Errepublika eraikitzen lagundu zuena, alemaniar ejerzituari bizkarrean sastakada bat emanez Matthias Erzberger-ekin batera. Azken hori, politikari bakezale, Kaiserren ekintzen aurkari y 1918ko azaroaren 11ren armistizioaren sinatzailea izan zen.
 
12.000 soldadu judu hil ziren guda-zelaian aberriaren omenez”. 1920an, alemaniar ejerzituko beterano judutarrengatik, liburuxka argitaratu zen, abertzaletasun faltaren salaketeentzako erantzun gisa.

Gerraren amaieran, Alemania diktadura militar baten menpe egon zen, Goi Aginte Gorenarekin (Oberste Heeresleitung, OHL) eta Paul von Hindenburg Generalfeldmarschall-rekin, azken hori Alemaniako Guillermo II.ak aholkatutako komandanteburu izanik.

Alemaniaren azken erasoaldiaren porrotaren ostean, mendebaldeko frontean 1918an, alemaniar indar militarrak behea jo zuen. Erreakzio gisa, OHL-k gobernu aldaketa arin bat proposatu zuen, gobernu zibil bat lortzeko. Ludendorff jeneralak, alemaniar ejerzituaren goi-mailako jenerala, hurrengoa esan zuen:

“Berorren gorentasunari adierazi diot, horrenbeste iraun izana eskertu behar diegun talde horiei boterean jartzeko unea iritsi zaiela. Hori horrela, izenda ditzagun dagoeneko zaldun horiek ministro postuetarako. Orain sortu behar den bakea sortzeko ahalmena izango dute. Haiek ordain ditzatela beirate apurtuak!"

1918ko azaroaren 11n, Weimarko Errepublika sortu berriaren ordezkariek armistizio bat sinatu zuten, 1918ko azaroaren 11ko Armistizioa edo Compiègneko Armistizioa bezala ezaguna. Hau aliatuekin gertatu zen, honela Lehen Mundu Gerra amaituz. Ondoren etorri zen Versaillesko Ituna, lurraldeak galtzea eta garaileei diru-ordainak ematea ekarri zuena. Kaiserra uko egitera behartua izan zenez eta militarrek botere exekutiboari uko egin ziotenez, "Gobernu zibila" izan zen bakea bilatzeko arduraduna. Bake dokumentuaren sinadura Matthias Erzberger Zentrista Katolikoak egin zuen, zibil batek, eta beranduago hil egin zuten bere ustezko traizioagatik. Horrek Versaillesko Ituna sinatzera eraman zuen. Publikoki ituna gutxietsi bazuten ere, alemaniar jeneralentzat komenigarriena izan zen (ez zen gerra-krimenen auzitegirik izan, heroitzat hartzen ziren eta, ezkutuan, haiek sortzen lagundu zuten errepublikaren erorketa presta zezaketen).

Versaillesko Itunaren ondoren Alemanian kaosa eta ziurgabetasuna nagusitu zen, demokrazia toleranteegia eta batzuetan ia anarkikoa zuten bitartean. Horrek bere kontrapartea izan zuen antzinako erregimena eta tradizio germaniarrak indarkeriazko metodoen bidez berrezartzea proposatzen zuten taldeetan. Esan beharra dago, Anarko-komunisten metodoak ere bortitzak zirela, herrialdea grebaz eta agintarien aurkako atentatuz josi baitzuten.

1919an, Weimar Errepublikako Behin-behineko Armada Nazionala Adolf Hitler gerraren eta porrotaren arrazoiei buruz hezten hasi zen, bizkarreko sastakadaren mitoa bere pentsamenduan tinko finkatuz. 1923ko azaroaren 8an porrotean amaitu zen Municheko Putscha gidatu zuen Ludendorff-ek Hitlerrekin batera. Paul von Hindenburg 85 urteko agureak izendatu zuen Hitler Alemaniako kantziler 1933ko urtarrilaren 30ean eta Reichswehr izan zen Alderdi Naziari bere lehen afiliatuak eman zizkiona.

Terminoaren jaiotza ofiziala 1919ko erdialdean kokatu daiteke seguruenik, Ludendorff sir Neil Malcolm jeneral britainiarrarekin bazkari bat egiten ari zenean. Malcolmek Ludendorffi galdetu zion nola izan zitekeen posible Alemania gogorrak gerra galtzea. Ludendorffek aitzaki tipikoekin erantzun zuen: barruko fronteak huts egin zuen, etab. Orduan, Sir Neil Malcolmek hurrengoa esan zuen: "Bizkarrean sastada bat eman baliete bezala dirudi horrek, ezta?". Ludendorffi esaldia gustatu zitzaion, eta berak zabaldu zuen Alemaniako beste jeneralen artean, bertsio ofiziala horixe zela esanez. Azkenik, Alemaniako gizarte osoan zabaldu zen. Ideia hori eskuineko alderdi politikoek hartu zuten, eta Weimarko gobernu sozialdemokrataren aurkako eraso gisa erabili zuten, zeina 1918ko azaroko iraultzan boterera iritsi baitzen.

Richard Steigmann-Gallek esan zuen Bizkarretik sastakada eman izanaren mitoa Bruno Döhring Gorteko Kapilau Protestanteak 1918ko otsailaren 3an esandako sermoiarena zela, gerra amaitu baino sei hilabete lehenago hain zuzen ere[5]. Boris Barth aditu alemaniarrak iradoki zuen, Steigmann-Gallek ez bezala, Doehringek ez zuela termino hori zehazki erabili, "Traizioa" besterik ez zuela aipatu[6]. Barthek terminoaren lehen erabilera dokumentatua kokatzen du 1918ko azaroaren 2an Municheko Löwenbräu garagardotegian egin zen politikari zentristen bilera batean. Bertan Ernst Müller-Meiningenek, Reichstageko Aurrerakoiaren koalizioko kide batek, terminoa erabili zuen entzuleei borrokan jarrai zezaten eskatzeko:

‘Frontea mantentzen den bitartean, gure aberrian erresistitzen jarraitu behar dugu. Lotsatu egingo gara gure seme-alaben eta biloben aurrean, baldin eta bizkarretik aurrera erortzen badiogu eta sastada ematen badiogu ("... wenn wir der Front in den. Rücken fielen und ihr den Dolchstossversetzten...")

"Bizkarretik sastakada eman izanaren mitoaren" beste adibide batzuk aldatu

Beste herri batzuetan, “barruko traizioen” antzeko beste mito batzuk sortu ziren Lehenengo Mundu Gerraren amaieran. Izan ere, Entente-ko herrietan, garaipenetik gertu, mito horiek oso azkar ahaztu ziren. Erresuma Batuan Udaberriko erasoaldian zehar (Erich Ludendorffen eskutik), 1918ko udan, Noel Pemberton Billing – parlamentuaren eskuin-hegoko kidea – “Klitoriaren gurtza” (The Cult of the Clitoris) izeneko artikulu bat argitaratu zuen. Bertan, administrazio sistemako 47.000 britaniar kidek alemaniarrekin lan egiten zutela esaten zuen. Horiek guztiak nazioa traizionatzen zuten homosexualak eta perbertituak zirelako eta alemaniarrek haien izenak idatzita zeuden “liburu beltz” bat eskuratu zutelako. Oscar Wilderen jarraitzaileak, Robert Rosseko ingurunekoak zirenak, “Klitori gurtzaren” zentroa omen ziren. Artikulua eskandalua izan zen eta epaiketa bat egitea eragin zuen difamazioagatik.[7]

Beste zenbait gerra "irabazteko modukoak" bezala ikusi izan dira nazio boteretsuen aldetik, eta espero ez zuten emaitzak izatean, hau da, porrotean amaitzean, porrota barne traizioarekin lotu zuten. Esate baterako, Dolchstosslegende bezalako ideiak Estatu Batuetako eskuin kontserbadurismoaren ingurunetan sortu ziren, Vietnamgo gerraren azken urteetan. Mugimendu kontrakulturalak eta bakezaleak “endekatuez/degeneratuez sortuak” ziren salaketak jaso zituzten, baita “antipatriotak” eta “komunisten morroiak” zirela ere. Egindako salaketak “Vietnamgo sindromearen” ideiaren barruan garatu ziren; zeinaren arabera, AEBen kanpo-politika Vietnamen atzera egiteko uneagatik mutilatua izan zen. Haatik, beste batzuen aburuz, sindrome hori mito bat da.[8]

Bigarren Mundu Gerraren ostean, “Stalinen Oharrak”, 1952an, Alemaniako bateratzea eta Erdialdeko Europako superpotentzien erretiratzea proposatu zuen, baina eskaintza errefusatua izan zen Estatu Batuen zein euren aliatuengandik. Horri, batzuetan, “bizkarreko sastakada” bezala hartzen da, Stalinen asmoen zintzotasuna kolokan jartzen den arren.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Kershaw, Ian. (2016). To Hell and back : Europe, 1914-1949. ISBN 978-0-14-198043-0. PMC 952022143. (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  2. Watson, Alexander. (2008). Enduring the Great War : combat, morale and collapse in the German and British armies, 1914-1918. ISBN 978-1-139-87063-4. PMC 870273122. (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  3. a b Evans, Richard J.. (2004). The coming of the Third Reich. (1st American ed. argitaraldia) Penguin Press ISBN 1-59420-004-1. PMC 53186626. (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  4. Roberts, J. M.. (1999). Twentieth century : a history of the world from 1901 to the present. Allen Lane ISBN 0-7139-9257-3. PMC 42004144. (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  5. Steigmann-Gall, Richard. (2003). The Holy Reich : Nazi conceptions of Christianity, 1919-1945. Cambridge University Press ISBN 978-1-4619-3830-9. PMC 856021439. (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  6. Barth, Boris. (2003). Dolchstosslegenden und politische Desintegration : das Trauma der deutschen Niederlage im Ersten Weltkrieg 1914-1933. ISBN 3-7700-1615-7. PMC 53442871. (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  7. (Ingelesez) Medd, Jodie. (2002). «"The Cult of the Clitoris": Anatomy of a National Scandal» Modernism/modernity 9 (1): 21–49.  doi:10.1353/mod.2002.0015. ISSN 1080-6601. (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  8. Harper's Magazine, Stabbed in the Back!: The past and future of a right-wing myth

Bibliografia aldatu

  • Spielvogel, Jackson J., Hitler and Nazi Germany: A History. New Jersey, Prentice Hall: 2001.
  • Feldman, Gerald D., Die Massenbewegungen der Arbeiterschaft in Deutschland am Ende des Ersten Weltkrieges 1917-1920 Politische Vierteljahrschrift 1972.
  • Chickering, Rodger, Imperial Germany and the Great War, 1914-1918." Cambridge, Cambridge University Press: 2004.
  • OSS Psychological Profile of Hitler, Part Five
  • Baker, Keith Stabbed in the Back! The past and future of a right-wing myth Harper's Magazine, June 2006.
  • Fleming, Thomas J. The New Dealers' War: FDR and the War Within World War II New York, Basic Books: 2001