Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia
Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia herrialde horretako foru aldundiaren egoitza da.
Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′43″N 2°55′55″W / 43.2619°N 2.9319°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1900 |
Inaugurazioa | 1900eko uztailaren 31 |
Jabea | Bizkaiko Foru Aldundia |
Erabiltzailea | Bizkaiko Foru Aldundia |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Luis Aladrén |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 212 |
Kokalekua
aldatuAbando auzoan dago, On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 25. zenbakian. Atzealdean, Bizkaiko Foru Liburutegia du.
Historia
aldatu1900eko uztailaren 1ean inauguratua zen eta Luis Aladrén arkitektoak diseinatua zuen.
2001an J. Zenikazelaia, I. Saloña, J. Gaston eta E. Aranguren arkitektoek zaharberritu zuten.
Deskribapena
aldatuOin errektangularreko eraikin askea, sendoa eta maiestatezko itxura duena. XIX. gizaldiko azken aldean egin zen proiektua. Tankera eklektikoa du, izan ere, hainbat estilo historikori dagozkien elementuak erabiltzen baititu. Kanpoaldeko eraketa, modu arduratsuan egin da eta bai ornamentuzko eraketa ere. Sotoa, oinartekoa, bi altuera, atikoa eta atikogainekoa ditu. Aurrealdea, Kale Nagusia kalera ematen duena, gailentzen da. Aurrealdeak osatzen duen lerrotik atera egiten den eraikin-zatia antzematen da; sartzeko atartea du, honen gainean balkoia dago, armarri bati leku egiten diona. Barruan, eraikinak dituen barrundegiak banatu eta antolatzen ditu eskailera nagusiak. Ornamentuei dagokienez oso aberatsa da bai kanpoaldean (diamantearen puntu itxurako harlandua) eta bai barrualdean ere, besteak beste, hainbat artelan daudela bertan.
Arte lanak
aldatuBarruan José Etxenagusia margolari hondarribiarraren mural bi ditu, "Juramento de los Fueros" eta "Pacificación de oñacinos y gamboinos" izenak dituenak.
Gainera, Eugenia de Montijok emandako pitxer bi ere baditu.
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |