Biolin bakarlariarentzako sonata eta partitak (Bach)

Biolin bakarlariarentzako sonatak eta partitak, BWV 1001-1006 (jatorriz Sei Solo - a violino senza basso accompagnato), Johann Sebastian Bach-ek konposatutako sei obren multzoa dira: lau mugimenduz osatutako hiru sonata da chiesa eta dantzetan oinarritutako mugimenduz osatutako hiru partitak osatzen dute. Multzo osoa Nikolaus Simrock-ek argitaratu zuen lehen aldiz 1802an, Bonn-en. Bertan ikus daiteke Bach-en eskuizkribua ez zela erreferentziatzat hartu, eta ondorengo XIX. mendeko hainbat ediziotan akats berdinak errepikatu ziren. Gaur egun, pieza horiek biolinerako errepertorio integralaren parte dira, eta maiz egiten dira interpretazio eta grabazio berriak.

Biolin bakarlariarentzako sonata eta partitak (Bach)
Jatorria
Mugimenduamusika barrokoa
Ezaugarriak
Bestelako lanak
MusikagileaJohann Sebastian Bach

IMSLP: 6_Violin_Sonatas_and_Partitas,_BWV_1001-1006_(Bach,_Johann_Sebastian) Edit the value on Wikidata
1. sonata, BWV 1001 (1720ko eskuizkribua)

Historia aldatu

Konposizio-data aldatu

Bach 1703 inguruan hasi zen lan horiek konposatzen, Weimarren, eta 1720 inguruan amaitu zuen serie osoa, Köthenen kapera maisu (Kapellmeister) zenean.[1] Bertan idatzi zuen gaur egun arte biziraun duen eskuizkribua.

Inspirazio iturriak: lehenagoko konpositoreen lanak aldatu

Litekeena da Johann Paul von Westhoff-en biolinerako partitetan inspiratu izana, biek ere garai berean egin baitzuten lan Weimarren, eta bien piezek antzekotasun estilistikoak dituzte. Biolinerako errepertorioa areagotu egin zen urte haietan: Heinrich Ignaz Franz Biber-en biolinerako passacaglia ospetsua 1676 inguruan argitaratu zen; 1682an eta 1696an Westhoff-en biolin bakarlarirako bildumak argitaratu ziren; 1715ean Johann Joseph Vilsmayr-en Artificiosus Concentus pro Camera lana; azkenik, Johann Georg Pisendel-en biolin bakarlariarentzako sonata 1716 inguruan argitaratu zen.

Lehen interpreteak aldatu

Sei sonata eta partiten jatorrizko interpretea ez da ezaguna. Baliteke Johann Georg Pisendel eta Jean-Baptiste Volumier izan izana, biak baitziren Dresdeko gorteko biolin-jotzaile trebeak. Joseph Spiess ere izan zitekeen, Köthenen orkestrako burua. Hala ere, ikertzaile batzuek Bach bera izan zela iradoki dute, biolin-jotzaile trebea izan zela baieztatuz; izan ere, bere seme Carl Philipp Emanuel Bach-en arabera, "gaztetan eta ia zahartzaroraino, biolina garbi eta boteretsuki jotzen zuen".[erreferentzia behar]

Obrak eta mugimenduak aldatu

1. sonata sol minorrean, BWV 1001 aldatu

  1. Adagio
  2. Fuga (Allegro)
  3. Sizilianoa
  4. Presto

Bigarren mugimendua, fuga, Bachek berak transkribatu zuen organorako (Preludio eta Fuga-n, BWV 539) eta lauterako (BWV 1000).

1. partita si minorrean, BWV 1002 aldatu

1720ean konposatutako 1. partita, BWV 1002, mugimendu hauek osatzen dute pieza, estilo barrokoko eredu tradizionalaren arabera:

  1. Allemande
  2. Double
  3. Courante
  4. Double
  5. Sarabanda
  6. Double
  7. Tempo di Bourrée
  8. Double

2. sonata la minorrean, BWV 1003 aldatu

  1. Grave
  2. Fuga
  3. Andante
  4. Allegro

2. partita re minorrean, BWV 1004 aldatu

2. partita 1717–1723 bitartean idatzi zuen Bach-ek. Mugimendu hauek osatzen dute:

  1. Allemanda
  2. Courante
  3. Sarabanda
  4. Giga
  5. Ciaccona
 
2. partitako Ciaccona-ren eskuizkribua

Ciacconak 15 minutuko iraupena du gutxi gora behera, beraz, gainerako mugimendu guztien iraupena elkartuta ere gainditzen ditu. Biolinerako errepertorioaren gailurretako bat da, eta Bachen garaian ezagutzen ziren biolinaren ia teknika guztiak hartzen ditu. Gainerako mugimenduetatik bereizita interpretatu eta grabatu ohi da. Esaldi sinple batean oinarritzen diren eta baxuan progresio harmonikoetan errepikatzen bariazioek osatzen dute.

3. sonata do maiorrean, BWV 1005 aldatu

  1. Adagio
  2. Fuga (Alla breve)
  3. Largo
  4. Allegro assai

Sonata honetako fuga hiruetatik konplexuena eta luzeena da. Sujetua Komm, heiliger Geist, Herre Gott koralean oinarritutakoa da, eta kontrapuntuko hainbat teknika erabili zituen Bach-ek, horien artean stretto-a, inbertsioa eta baita kontrapuntu bikoitza ere.

3. partita mi maiorrean, BWV 1006 aldatu

  1. Preludio
  2. Loure
  3. Gavotte en Rondeau
  4. Menuet I
  5. Menuet II
  6. Bourrée
  7. Giga
 
3. partitako Preludio-aren eskuizkribua

Partita honetako hirugarren mugimenduaren Arthur Grumiaux-en bertsioa Voyager espazio-zunden urrezko diskoko lanetako bat da.

Bertsioak aldatu

Ia biolin-jotzaile ezagun guztiek grabatu dituzte Bach-en Sonata eta Partitak, batzuek behin baino gehiagotan, hala nola Joseph Szigeti, Nathan Milstein, Yehudi Menuhin, Henryk Szeryng, Hilary Hahn-ek. George Enescu-k ere 1940. hamarkada amaieran grabatu zituen obra guztiak, eta bere ikasleetako batek, Serge Blanc-ek, bere oharrak bildu zituen, gaur egun domeinu publikoko argitalpen batean.

Erreferentziak aldatu

  1. Wolff 2008, p. 152.

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu