Gabota

XVII. eta XVIII. mendeetako dantza frantsesa, jatorriz nekazari-girokoa eta konpas bitarra duena

Gabota Frantziako antzinako dantza da, XVI. mendearen ingurukoa eta Gap eskualdean sortua (gavot zuten izena eskualde horretako biztanleek, eta hortik datorkio izena).

Gabota baten tablatura, 1588

Luis XVI.a Frantziakoaren garaian toki askotara hedatu, eta oso ezaguna egin zen. Suite barrokoetan erabili izan zen.

XX. mendean egindako gabota aipagarri batzuk: Prokofieven Classical symphony lanekoa eta Schoenbergek hari-orkestrarentzat idatzitako suitekoa.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu