Voyagerren Urrezko Diskoa
Voyagerren Urrezko Diskoa, ingelesez: Voyager Golden Record, 1977an espaziora jaurtitako Voyager 1 eta Voyager 2 zunda banatan doazen bi gramofono disko dira. Hauetan Lurreko bizitza eta kulturen aniztasunari buruzko hautatutako irudi eta soinuak grabatuak daude, noizbait estralurtar bizi forma adimendun batek topatu ditzan. Nolabaiteko denbora-kapsulak ere badira.
Voyagerren Urrezko Diskoa | |
---|---|
![]() | |
hainbat artistaren binilizko diskoa, datuak biltzeko gailua, SETI aktiboa, disko optikoa eta disko fonografikoa | |
Egilea | hainbat artista |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | kobrea eta urrea |
Zatiak | 55 Agur |
Deskribapena | |
Honen parte da | Voyager 1 Voyager 2 |
Kokapena | |
Lekua | Izarrarteko ingurune Kanpo Eguzki-sistema |
![]() ![]() |
Berez Voyager zundak izar jakin bateruntz jaurtikiak izan ez arren, Voyager 1 zunda hemendik 40.000 urtera Camelopardalis konstelazioko Gliese 445 izarretik 1,6 urte-argiko distantziara igaroko dela aurreikusi da.