Minuet (frantsesez: Menuet) konpas hirutarreko bikote-dantza da, tempo geldokoa. Frantziar jatorrikoa da, eta XVII-XVIII. mendeetan oso dantza ezaguna izan zen. Konposizio instrumental gisa, suite barrokoaren osagaia ere izan daiteke, sarritan minuet eta trio forman. Barrokoaren ondoren, minuetak ez zuen indarrik galdu.[1]

Minuet baten dantza.

Jean-Baptiste Lullyk Parisko Gortean ezagutarazi zuen, baita bere operatan sartu ere. Ludwig van Beethovenen eraginpean, pixkanaka-pixkanaka scherzok ordezkatu zuen.

Erreferentziak Aldatu

  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak Aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.