Billy Elliot
Billy Elliot 2000ko Stephen Daldry ingeles zinema zuzendariaren drama film bat da. Bertan, Jamie Bell, Julie Walters, Gary Lewis eta Jamie Draven aktoreek antzeztu zuten. Oscar Sarieterako hiru izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. Urrezko Globo Sarietarako bi izendapen jaso zituen. BAFTA Sarieterako ere 13 izendapen jaso eta bi sari irabazi zituen.
Argumentua
aldatuIngalaterrako ipar-ekialdeko Durham konderrian, 1984-1985eko Erresuma Batuko meatzarien greba garaian. Meatzari eta poliziaren artean istiluak piztu dira: lehenbizikoen artean Tony (Jamie Draven) eta aita (Gary Lewis) dabiltza. Billy (Jamie Bell), familiako seme txikiena, boxeoa ikasten ari da: hanka-joko bikaina duen arren, ez du batere ukabilkada onik. Egun batez, gimnasiora doala, Wilkinson andrearen (Julie Walters) ballet ikastaroei so geratu da: izaera zorrotzeko emakume horrek bere ikastaroan parte hartzera gonbidatu du. Hortik aurrera, haren grina eta bizipoz guztia dantza egitea da, baina horrek bere familia zein adin bereko mutikoekin arazoak dakarzkio, jarduera horri neska edo gay kontua baiteritzote.
Aktoreak
aldatu- Jamie Bell: Billy Elliot
- Julie Walters: Georgia Wilkinson
- Gary Lewis: Jackie Elliot
- Jamie Draven: Tony Elliot
- Jean Heywood: amona
- Stuart Wells: Michael Caffrey
- Nicola Blackwell: Debbie Wilkinson
- Colin Maclachlan: Tom Wilkinson
- Billy Fane: Braithwaite jauna
- Janine Blirkett: Jenny Elliot
- Adam Cooper: Billy Elliot, 25 urterekin
- Merryn Owen: Michael Caffrey, 25 urterekin
- Stephen Mangan: Crane medikua
Kanpo estekak
aldatu- Billy Elliot filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Billy Elliot filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Ingelesez)