1984-85eko Erresuma Batuko meatzarien greba

1984-85eko Erresuma Batuko meatzarien greba, meatzeen itxiera ekidin nahian, ikatzaren industria gelditzeko mobilizazio handua izan zen. Erresuma Batuko Meatzarien Sindikatu Nazionaleko (NUM) Arthur Skargillek sustatu zuen Ikatzaren Mahai Nazionala (NCB) gobernuaren agentziaren aurka. Grebaren aurkako oposizioa Margaret Thacher Lehen Ministroaren gobernu kontserbadoreak gidatu zuen. Ezaguna egin zen Margaret Tacherrek grebalari eta grebaren antolatzaileen kontra egiteko, hauei "barne etsai" deitu izana.[1]

Kenteko NUMek grebalariekin elkartasunez sortu zuen txapa.

Historia aldatu

Greba 1984ko martxoaren 6an hasi zen eta %73ko jarraipena izan zuen herrialdean zehar, zonalde batzuetan beste batzuetan baino gehiago.

1985eko martxoaren 3an amaitu zen, meatzarien %60a oraindik greban zegoela. Grebaren amaiera eta meatzarien izan zuten porrota Tatcherren aurrean, honen gobernu kontserbadore eta neoliberala indartzea ahalbidetu zuen. NUMaren indarra asko ahuldu zen. Hiru pertsona grebarekin zerikusia zuten gertaeretan hil ziren, greban zeuden bi pikete eta eskirol bat lanera zeraman taxista bat.

 
Grisez ikusi daitezke 1984an zeuden ikatz meategiak. Gorri ilunez 2010ean oraindik aktibo zeuden ikatz meategiak.

Grebaren nondik norakoak aldatu

Meatzarien parte-hartzea zonaldeka
Zonaldea Langileak Greban zeudenen ehunekoa
1984-11-19 1985-02-14 1985-03-01
Cokeworks 4500 95,6 73 65
Kent 3000 95,9 95 93
Lancashire 6500 61,5 49 38
Leicestershire 1900 10,5 10 10
Midlands 19 000 32,3 15 23
Derbyshire iparraldea 10 500 66,7 44 40
Ipar-ekialdea 23 000 95,5 70 60
Gales iparraldea 1000 35 10 10
Nottinghamshire 30 000 20 14 22
Eskozia 13 100 93,9 75 69
Derbyshire hegoaldea 3000 11 11 11
Gales hegoaldea 21 500 99,6 98 93
Workshops 9000 55,6 50
Yorkshire 56 000 97,3 90 83
Guztira 196 000 73,7 64 60

Greba zineman aldatu

Billy Elliot pelikula garai hartan oinarrituta dago.

Erreferentziak aldatu

  1. Seumas,, Milne,. The enemy within : the secret war against the miners. (Fourth edition. argitaraldia) ISBN 1781683425. PMC 873482727..
  Artikulu hau Erresuma Batuko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak aldatu