Bilgunea Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakunde publiko eta pribatuetako bibliografia funtsek osatutako katalogo kolektiboa da. Bilgunearen koordinazioa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari dagokio eta 2004tik aurrera interfaze berrian kontsultatu daiteke.

Horrela, Bilgunean parte hartu nahi duten erakunde edota elkarteek Kultura Sailarekin hitzarmen bat sinatu beharko dute eta horretarako ezarrita dauden hainbat baldintza bete beharko dituzte. Bilgunea urtean egiten diren bi kargen bidez eguneratzen da. Eta, bertan parte hartzen duten liburutegiek katalogoak kudeatzeko hainbat programa informatiko (Amicus, Dobis, Absys, Sabini, Loris...) erabili arren, guztiak absysNET programaren web OPACean txertatu dira.

Bilgunean parte hartzen duten erakundeen artean, besteak beste, liburutegi hauexek daude:

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.