Ireki menu nagusia

Köppen klima sailkapenaren arabera, Bilbo eta bere metropoli eremuko klima ozeaniko hezea da.[1] Tenperaturak urtean zehar epelak izaten dira, ez oso beroak udan eta ez oso hotzak neguan. Dena dela, urtean hainbat alditan muturreko tenperaturak izaten dira, 30-35 gradutik gorakoak eta 0 °C-tik beherakoak. Udako batez besteko tenperatura 20 °C-koa da eta negukoa 8 °C-koa.

Bilboko klimograma

Troll-Paffen klima sailkapenaren arabera, Bilbok klima epela du[2] eta Siegmund/Frankenberg klima sailkapenaren arabera, berriz, Bilbok klima azpitropikala du.[3] Europako Ingurumen Agentziaren aburuz, Bilbo Atlantikoaren eskualde biogeografikoan dago.[4] Bilboko klimak, Kantauri itsasoko ertzan izanik, hegoaldean baino prezipitazio ugariak ditu eta baita eguzki-ordu gutxiago eta tenperatura epelagoak ere, Iberiar penintsulari baino Europa kontinentalari hurbilago dagoelarik.

TenperaturakAldatu

Batez besteko tenperatura maximoa Batez besteko tenperatura ertaina Batez besteko tenperatura minimoa
19.1 °C (66.4 °F) 14.3 °C (57.7 °F) 9.4 °C (48.9 °F)

Itsasoa gertu izateak urteko urtaro zehaztuagoen (uda eta neguaren) tenperaturak epelak izatea eragiten du, oszilazio termikoa intentsitate txikikoa izanik. Egunez, batez besteko tenperatura 19.1 °C (66.4 °F)koa da eta, gauez, 9.4 °C (48.9 °F)koa. Hilabete hotzenean, urtarrilean, eguneko tenperatura 13–14 °C (55–57 °F)koa da eta gauekoa 5 °C (41 °F)koa. Hilabete beroenean, abuztuan, eguneko tenperatura 25–26 °C (77–79 °F)koa da eta gauekoa 15 °C (59 °F)koa.[5]

PrezipitazioaAldatu

Bilbok urtean 128 prezipitazio-egun ditu, hau da, hilabetero dozena baino gutxiago dira euri-egunak (≥ 1 mm), gutxienez uztailean 7 eta, gehienez, urtarrilean 13 izanik. Urtean pilatutako bataz besteko prezipitazioa 1195 mm-koa da, gutxiengoa uztailean- 62 mm- eta handiena azaroan -141 mm- delarik.[5] Bizkaiko golkoko beste herrien moduan, Iberiar penintsulako emaitzarik altuenetariko bat da. Prezipitazioa oparoa da eta, latitude eta atmosfera-dinamika kontuan izanik, guztira euri-egunek %45a eta hodeitsuek %40a osatzen dute.[6]


Datu klimatikoak (Bilbo (euri-egunak – 1 mm))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Pilatutako prezipitazioa (mm) 126 97 94 124 90 64 62 82 74 121 141 116 1195
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13 11 11 13 12 8 7 8 9 11 12 12 128
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[5]


Datu klimatikoak (Bilbo (euri-egunak – 0.1 mm))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 16 15 15 17 16 12 11 12 12 14 15 16 171
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[7]

HezetasunaAldatu

Urtean bataz besteko hezetasun erlatiboa %72a da, gutxiena otsailetik martxora -%70a- eta handiena abuztutik irailera -%74a- delarik.[5]


Datu klimatikoak (Bilbo)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Hezetasuna (%) 72 70 70 71 71 72 73 74 73 73 74 73 72
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[5]

ElurraAldatu

Elurra arraroa da hirian, inguruko mendien tontorrean noizbehinka agertu arren. Urtean zehar gutxi dira elurra egiten duen egunak. 1956ko otsailean errekorra izan zen: hilabetean zehar 7 egunetan egin zuen elur.[8] Edonola ere, 1956ko otsaileko hotzaldi eta elurtearen eraginez gertatu zen. Elurbustia, berriz, ohikoagoa da, urtean 10 egunetan inguru eta, batez ere, neguan.[6]


Datu klimatikoak (Bilbo)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Elur egunak (≥ 1 mm) 1 1 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 2
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[5]

Argi-orduakAldatu

Bilbok Europa osoko argi-ordu kopuru hoberen artean du. Neguan, egunak ez dira iparraldeko Europan bezain labur, abendu, urtarril eta otsaileko bataz besteko argi-orduak 9,66 izanik[9] (Alderaketa moduan Londres[10], Mosku[11] edo Varsovia[12] hiriek 8 ordu inguru dituzte).

Batez besteko argi-orduak[9]
Orduak Urt. Ots. Mar. Api. Mai. Eka. Uzt. Abu. Ira. Urr. Aza. Abe.
Egun 9 11 12 13 15 15 15 14 12 11 10 9
Gau 15 13 12 11 9 9 9 10 12 13 14 15

Eguzki-orduakAldatu

Urtean hiriak 1.584 eguzki-ordu ditu, baxuena 78 - eguneko batez bestekoa 2,5 ordukoa abenduan, eta altuena 188 - eguneko batez bestekoa 6 ordukoa uztailean, izanik.[5] Emaitza (1.200-2.000 ordu artekoa) iparraldeko Europarena, Londresena edo Varsoviarena adibidez, izanik baina neguan Bilbok bi aldiz gehiago ditu. Hala ere, Iberiar penintsulako beste hiriak baino eguzki-ordu gutxiago ditu, Kantauri itsasoko ertzako beste hirien parekoa izanik.


Datu klimatikoak (Bilbo)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Eguzki orduak 86 97 128 128 160 173 188 179 157 123 93 78 1584
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[5]

Muturreko tenperaturakAldatu

Hirian bertan erregistraturiko tenperaturarik altuena 42 °C (108 °F)-koa izan zen, 1947ko uztailaren 26an. 2003ko abuztuan, eguneko tenperatura altuen batez bestekoa errekorrekoa ere izan zen, 29.9 °C (85.8 °F) hain zuzen ere. Inoiz erregistraturiko tenperaturik hotzena −8.6 °C (16.5 °F)koa izan zen, 1963ko otsailaren 3ko gauean.[8]


Datu klimatikoak (Bilbo)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 23.4 26.8 29.8 33.1 36.0 41.2 42.0 41.9 41.7 33.4 27.6 24.6 42.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.6 -8.6 -5.0 -1.2 0.4 3.6 6.6 6.8 3.8 0.6 -6.2 -7.4 -8.6
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[8]

Itsas-tenperaturaAldatu

Urtean batez besteko itsas-tenperatura 16 °C (61 °F) ingurukoa da. Otsailean, hilabeterik hotzena, 12 °C (54 °F) ingurukoa da. Abuztuan, hilabeterik beroena, 21 °C (70 °F) ingurukoa da. Uztailetik irailea, hondartzak "irekita" dauden denboraldian, itsas-tenperatura 20 °C (68 °F) baino altuagoa izan ohi da.[9]

Batez besteko itsas-tenperatura:[9]
Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtea
13 °C (55 °F) 12 °C (54 °F) 12 °C (54 °F) 13 °C (55 °F) 15 °C (59 °F) 18 °C (64 °F) 20 °C (68 °F) 21 °C (70 °F) 20 °C (68 °F) 18 °C (64 °F) 15 °C (59 °F) 13 °C (55 °F) 15.8 °C (60.4 °F)

Bilboaldeko klima-datuakAldatu

Bilboko Udalak 1948. urtetik 2005. urtera bitarte neurturiko datuen arabera, honako batez besteko datuak lor litezke:

  • Urteroko batez besteko prezipitazioa: 1.216,7mm
  • Batez besteko tenperatura: 14,2 °C
  • Gehienezko batez besteko tenperatura: 18,9 °C
  • Gutxieneko batez besteko tenperatura: 9,4 °C
  • Batez besteko eguzki orduak: 1.602,7 ordu


Datu klimatikoak (Bilboko aireportua (1971–2000))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 13.2 14.5 15.9 16.8 20.1 22.6 25.2 25.5 24.4 20.8 16.4 14.0 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.0 9.8 10.8 11.9 15.1 17.6 20.0 20.3 18.8 15.8 12.0 10.0 14.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.7 5.1 5.7 7.1 10.1 12.6 14.8 15.2 13.2 10.8 7.6 6.0 9.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 126 97 94 124 90 64 62 82 74 121 141 116 1195
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13 11 11 13 12 8 7 8 9 11 12 12 128
Eguzki orduak 86 97 128 128 160 173 188 179 157 123 93 78 1584
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[5]


Datu klimatikoak (Bilboko aireportua (2001–2010))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 13.31 13.75 16.79 17.88 20.68 23.89 25.20 24.01 24.03 21.78 15.97 13.20 19.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.52 9.66 11.97 13.13 15.84 19.19 20.55 20.12 18.99 17.03 12.08 9.36 14.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.74 5.57 7.15 8.39 11.00 14.50 15.90 16.23 13.96 12.28 8.19 5.53 10.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 117.1 74.6 101.3 84.6 85.6 61.6 38.5 55.0 72.1 105.4 174.4 137.0 1107.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.0 10.2 11.0 12.6 10.2 6.4 6.9 8.1 7.8 10.4 14.4 13.3 125.3
Eguzki orduak 71.2 92.2 126.4 137.0 163.3 178.6 184.4 174.6 154.7 124.2 81.2 72.0 1559.8
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[13]

Errekorrak (1948-2005)Aldatu

  • Urteroko batez besteko prezipitaziorik handiena : 1.571,1mm (1979)
  • Batez besteko tenperaturarik altuena: 15,8 °C (2003)
  • Gehienezko batez besteko tenperaturarik altuena: 21,1 °C (1989)
  • Gutxieneko batez besteko tenperaturarik altuena: 11,2 °C (2003)
  • Batez besteko eguzki ordu maximoa: 2.103,8 ordu (1989)

ErreferentziakAldatu

  1.   M. Kottek; J. Grieser; C. Beck; B. Rudolf; F. Rubel (2006) «World Map of the Köppen-Geiger climate classification updated» Meteorol. Z. 15: 259–263 doi:10.1127/0941-2948/2006/0130 .
  2.   Climatic map by Istituto Geografico De Agostini, according to Troll-Paffen climate classification .
  3.   Pädagogische Hochschule in Heidelberg Die Klimatypen der Erde .
  4.   Europako Ingurumen Agentzia Europe's environment: the third assessment. Environmental assessment report No 10 Luxemburgo: Office for Official Publications of the European Communities 231 or. .
  5. a b c d e f g h i   Meteorologiako Estatu Agentzia Standard Climate Values. Bilbao Aeropuerto .
  6. a b   Gómez Piñeiro, Francisco Javier (1979) Geografía de Euskal Herria: Vizcaya Donostia ISBN 84-7407-068-6 .
  7.   Munduko Meteorologia Erakundea World Weather Information Service - Bilbao .
  8. a b c (pdf)(www) Bilboko aireportuaren muturreko balioak - Meteorologiako Estatu Agentzia
  9. a b c d   Weather2Travel.com Bilbao Climate and Weather Averages .
  10. http://www.weather2travel.com: Londres
  11. http://www.weather2travel.com: Mosku
  12. http://www.weather2travel.com: Varsovia
  13.   Meteorologiako Estatu Agentzia Valores climatológicos normales y estadísticos de estaciones principales .

Kanpo loturakAldatu