Severino Atxukarro

arkitekto espainiarra

Severino Atxukarro Mokoroa (Bilbo, Bizkaia, 1841 - Paris, Frantzia 1910eko azaroa) arkitektoa izan zen. Haren obra gehiena Bilbon dago.[1]

Severino Atxukarro
Bizitza
Izen osoaSeverino de Achúcarro y Mocoroa
JaiotzaBilbo, 1841
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaParis, 1910 (68/69 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Hezkuntza-mailalizentzia
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)Nikolas Atxukarro
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenakKasinoa (Bermeo)
Bilboko Udal-Liburutegia
Bilboko zabalgunea

Madrilgo Arkitektura Eskolan 1866an lizentziatu ondoren, Anguleman eta Parisen ikasi zuen. Jaioterrian hainbat eraikin egin zituen eta 1876an Pablo Altzola eta Ernesto Hoffmeyerrekin batera Bilboko zabalgunea diseinatu zuen. 1894an Bermeoko kasinoa egin zuen, eta 1897an, Bilbon, Bidarte jauregia.

ErreferentziakAldatu

  1. Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA. «Severino Achucarro» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.