Bielorrusiako geografia

Bielorrusiako geografia
Bo-map.png
Osoa 207.600 km²
Lehorra 202.900 km²
Ura 4.700 km²
Latitudea 53°0' N
Longitudea 28°0' E
Mugak
Letonia 161 km
Lituania 640 km
Polonia 418 km
Errusia 1.312 km
Ukraina 1.111 km
Muturreko garaierak
Puntu beherena 90 m (Neman ibaia)
Puntu gorena 345 m (Hara Dziarzhynskaia)

Bielorrusia Ekialdeko Europako herrialdea itsasgabea da. Ekialdean eta ipar-ekialdean Errusia du, Letonia iparraldean, Lituania ipar-mendebaldean, Polonia mendebaldean, eta Ukraina hegoaldean.[1] 207.600 kilometro koadroko eremua hartzen du, hots, munduko herrialderik handienetan 92.a da.

ErliebeaAldatu

Bielorrusian ordokiak nagusi dira. Batez besteko altitudea 162 metrokoa da itsaso-mailaren gainetik. Belaruskaia Hrada (Белару́ская града́) muinoaldea nabarmentzen da erliebean. Bertan dago herrialdeko punturik gorena, Hara Dziarzhynskaia (Гара Дзяржынская), 345 metroko garaiera duena. Mendebalde hego-mendebaldetik ekialde ipar-ekialderako norabidea duten menditxo horiek bitan banatzen dute Bielorrusia: iparraldean, jatorri glaziarreko aintzira eta morrena-muino ugari dago; hegoaldean, Polesian batez ere, zingira zabalak daude.

HidrologiaAldatu

Hiru mila ibai baino gehiago daude; nabigatzeko, egurra garraiatzeko eta energia hidraulikoa ekoizteko erabiltzen dira. Mendebaldeko Dvina eta Neman ibaiak mendebalderantz doaz, eta Baltikoan itsasoratzen dira. Dnieper, berriz, hegoalderako norabidea du, eta Itsaso Beltzeann du ahoa. Sozh, Berezina eta Pripiat Dnieperren adarrak dira. Dnieper-Bug ubideak Itsaso Beltza eta Itsaso Baltikoa lotzen ditu.

10.000 aintzira baino gehiago daude.[1] Handiena Naratx (Нарач) da; 79,2 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 25 metroko sakonera dauka.

KlimaAldatu

Itsaso Baltikoa nahiko gertu dagoenez, 257 kilometro punturik hurbilenean, klima kontinental epela dago. Neguak 105 eta 145 egun artean irauten du, eta udak 150 egun gehienez ere. Urtarrileko batez besteko tenperatura -6ºC izaten da eta uztailekoa 18 °C, hezetasun handiz. Urteko batez besteko prezipitazioa 550 eta 700 mm artean izaten da.

Urtarrileko batez besteko tenperatura (°C)
Uztaileko batez besteko tenperatura (°C)
Urtarrileko batez besteko prezipitazioa (mm)
Uztaileko batez besteko prezipitazioa (mm)

EkosistemakAldatu

 
Strusta aintzira, Vitsebskeko oblasta

Herrialdearen ia herena jendegabeko baso zabalez (puxtxa-z) estalirik dago. Iparraldean koniferoen basoak, urki eta haltzekin, nagusi dira. Mendebaldean Belavezhskaia Puxtxa dago, Polonia eta Bielorrusiako lurretan. Europako basorik zaharrenetako bat da eta Europako bisontearen azken babeslekua.

Ingurumen arazoakAldatu

1986ko apirilaren 26an gertatutako Txernobylgo hondamendiak herrialdearen hego-ekialdea kutsatu zuen. Zentral nuklearra Ukrainan badago ere, haizeak kutsaduraren % 60 inguru Bielorrusiara eraman zuen. Lurraldearen % 25, Homelgo eta Mahiliouko oblastak batez ere, eta populazioaren % 22 kaltetuak izan ziren.

Natura baliabideakAldatu

Bielorrusiako natura baliabide nagusiak hauek dira:

Datu geografikoakAldatu

Azalera:

guztira: 207.600 km²
lurra: 202.900 km²
ura: 4.700 km²

Lurreko mugak:

guztira: 3.306 km
estatu mugak: Errusia 959 km, Ukraina 891 km, Lituania 680 km, Polonia 605 km, Letonia 171 km

Kosta: 0 km (estatu itsasgabea)

Itsas erreklamazioak: ez du (estatu itsasgabea)

Muturreko garaierak:

puntu beherena: Neman ibaia 90 m.
puntu gorena: Hara Dziarzhynskaia 345 m.

Baliabide naturalak:

gas naturala, petrolioa, lur landuak

Lurren erabilera: (1993)

lur landuak: %29
labore iraunkorrak: %1
zelai iraunkorrak: %15
basoak: %34
beste: %21

Lur ureztatua: (2003)
1.310 km²

Ur baliabide berriztagarriak: (1997)
58 km3

ErreferentziakAldatu

Artikulu hau ingelesezko Wikipediaren Geography of Belarus izeneko artikuluan oinarriturik dago.

  1. a b Belarus: Key Facts president.gov.by . Noiz kontsultatua: 2020-1-21.

Kanpo estekakAldatu