Sparrenberg gaztelua eta gotorlekua (alemanez Burg und Festung Sparrenberg) Bielefelden eraikitako gaztelua da, gerora gotorleku bihurtu zena.

Sparrenberg gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaDetmold
HiriaBielefeld
StadtbezirkBielefeld-Mitte
Koordenatuak52°00′54″N 8°31′36″E / 52.0149°N 8.5268°E / 52.0149; 8.5268
Map
Altitudea171 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1250
Arkitektura
Ondarea

Historia aldatu

Ravensberg Kondeek dagoeneko 1250rako bazuten eraikia Sparrenberg gaztelua. Funtzio bikoitza zuen, alde batetik Teutoburg basotik zetoren bidea kontrolatzea eta bestetik Bielefeld bera babestea.

1346an Ravensbergko Bernhard Kondea ondorengorik utzi gabe hil zen eta eskuz esku ibili zen gaztelua, Berg, Cleves eta Ravensberg kondeen artean. XV mendean gaztelua handitzea erabaki zen, eta aldi berean babesteko hainbat elementu gehitu zitzaizkion, 1578erako Westfaliako gotorleku handiena bihurtu zelarik.

Jon Gilen, Jülich-Cleves-Bergeko Dukea ondorengorik utzi gabe hil zen 1609an eta bere oinordekotzarako borroka hasi zen. Azkenean 1612an Brandenburgo eta Prusia jabetu ziren eta hauek Herbehereetako beren aliatuak jarri zituzten gazteluaren nagusi. XVII mendean, Hogeita Hamar Urteko Gerran eta Frantziar-Holandar Gerran hainbat setio ezagutu zituen, espainiarrena (1618), brandenburgotarrena (1625), suediarrena (1636), Münsterreko apezpikuarena (1673) eta azkenik frantsesena (1679).

Istilu guzti hauek gaztelua jota utzi zuten eta hurrengo urteetan presondegi bihurtu zen. XIX mendeko Erromatizismo garaiek eraginda gaztelua berreskuratzeko lanetan hasi ziren Bielefeldarrak. 1842an dorrea berriztea lortu zuten eta 1879an gaztelua erosi zioten Prusiari.

Bigarren Mundu Gerran ere kaltetua izan zen 1955 eta 1983 artean berriztatzen egon izan da.

Erdi Aroko jaialdia aldatu

Uztailero Sparrenburgfest egiten da. Gaztelu barruan izaten den Erdi Aroko jaialdia da.

Kanpo estekak aldatu