Enniskillen

Enniskillen (irlanderaz: Inis Ceithleann, eskozieraz Inniskillin) Ipar Irlandako Fermanagh konderriko udalerririk handiena da. Zehazki konderriaren erdigunean kokatzen da, Lough Erne lakuko Goi eta Behe zatien artean. 2001eko erroladaren arabera udalerri honek 13.599 biztanle zituen. Fermanagh Konderriko Kontseiluaren egoitza da.

Enniskillen
Inis Ceithleann
hiria
Enniskillen from the air at 2000ft - geograph.org.uk - 611018.jpg
Enniskillengo aireko ikuspegia 2005an.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea  Erresuma Batua
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
Flag of the counties of Fermanagh and Limerick.svg Fermanagheko konderria
Posta kodea BT74, BT92-94
Geografia
Koordenatuak 54° 20′ 41″ N, 7° 38′ 20″ W / 54.3447°N,7.6389°W / 54.3447; -7.6389Koordenatuak: 54° 20′ 41″ N, 7° 38′ 20″ W / 54.3447°N,7.6389°W / 54.3447; -7.6389
Azalera 13.011 km²
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 028
Ordu eremua UTC±00:00
Hiri senidetuak Bielefeld
http://www.enniskillen.com/ www.enniskillen.com/

EtimologiaAldatu

Irlanderazko Inis Ceithleann izenak "Ceithlennen uhartea" esan nahi du. Ceithlenn irlandar mitologiako jainkosa da.

HistoriaAldatu

Hiriko eraikinik zaharrena Maguiren gaztelua da, XVI mendekoa, baina posible da aurretik zegoen eraikin baten gainean altxatua izatea. 1580an lehenengo dikea eraiki zen. Gaur egun aintziraren ur maila jeitsi egin da eta dike horrek ez du urik eusten. Tokia estrategikoa izanik ingelesek berehala erasotu zuten zuten, 1593an, baina Maguiretarrek gogor eutsi zioten. Ingelesek 1607an eskuratu zuten eta Ulsterraren kolonizazioan paper garrantzitsua izan zuen.

1688an lehenengo zubiak altxatu ziren ordurako herria nabarmen hazia zegoelako. Derryrekin batera Gilen III.aren aldekoen gotorlekua izan zen baina Jakue II.ak irabazi zuen gerra. Ikusten den bezala merkatal-herri izateak baino gotorlekuak ekarri zuen Enniskillenen garapena.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Lough Navar basoa 126m, 1971-2000)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 13.0 15.4 20.0 23.2 26.1 28.8 29.8 28.0 23.2 19.5 16.8 13.8 29.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.4 7.0 8.9 11.5 14.5 16.6 18.3 18.1 15.6 12.2 8.8 7.0 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.3 0.5 1.4 2.2 4.3 7.4 9.7 9.2 7.1 5.1 2.1 1.2 4.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.9 -10.5 -11.6 -7.3 -4.4 -2.4 1.0 0.2 -2.6 -7.2 -8.4 -12.8 -12.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 163.38 123.19 136.81 93.85 87.4 93.39 101.37 117.45 123.94 155.7 157.26 169.1 1522.8
Iturria (1): YR.NO[1]
Iturria (2): Royal Netherlands Meteorological Institute[2]

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Enniskillen gaztelua: Hugh Maguire XVI mendean eraiki zuen. 1607an ingelesek eskuratu zuten eta William Cole kapitainak berriztu egin zuen.
  • Coole gaztelua: XVIII mende bukaerako eraikin neoklasikoa da.
  • Portora Royal School: 1615ean Ballybalfour herrixkan hasi eta 1661ean Enniskillenera pasa zen. Gaur egungo kokapena 1778koa da. bertan izan ziren ikasle Oscar Wilde (1854-1900) eta Samuel Beckett (1906-1989) idazleak, besteak beste.
  • St Macartin katedrala: 1842an eraikitako elizak Santa Ana izena zuen baina 1923an katedral bihurtzean izena aldatu zioten.

IruditegiaAldatu

KirolakAldatu

Kirol berezien ekitaldiak izaten dira Enniskillenen:

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. 1971-2000 averages. Met Office . Noiz kontsultatua: 16 sep 2011.
  2. Climate Normals 1971–2000. Royal Netherlands Meteorological Institute . Noiz kontsultatua: 20 Sep 2011.

Kanpo estekakAldatu