Besaçongo Arte Ederren eta Arkeologia Museoa

Besaçongo Arte Ederren eta Arkeologia Museoa (frantsesez: Musée des Beaux-Arts et d'Archéologie de Besançon) Frantziako museo publikorik zaharrena da. 1694ean sortu zen[1], Louvre museo publiko bilakatu baina ia mende bat lehenago.

Besaçongo Arte Ederren eta Arkeologia Museoa
Besançon, le musée des Beaux-Arts et d'Archéologie (2).jpg
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Borgoina-Franche-Comté
Departamendua Doubs
Frantziako udalerriBesançon
Koordenatuak47°14′25″N 6°01′23″E / 47.2403°N 6.0231°E / 47.2403; 6.023147°14′25″N 6°01′23″E / 47.2403°N 6.0231°E / 47.2403; 6.0231
Historia eta erabilera
Irekiera1694
Inaugurazioa1694
Bisitariak urtean46.469
Kontaktua
Helbidea1, place de la Révolution
Webgune ofiziala
"Avrigney-go zezena" deiturikoa. 1756an aurkitua. Galo-erromatar erlijioaren adibide bat.

Bildumen jatorriaAldatu

Museoko bildumak, funtsean, lau dohaintza nagusiren emaitza dira. Boisot abadeak 1694an bere bilduma (eskuizkribuak, inprimatutako liburuak, dominak, hamaika margolan eta Granvela familiatik zetozen lau busto: Nicolas Perrenot de Granvelle eta bere seme Antoine Perrenot de Granvelle) hiriko beneditarren komentura (Saint-Vincent) utzi zuen, bilduma horiek astean bitan jendearentzat eskuragarri izateko baldintzarekin.

Bilduma hau Frantziako museo publiko zaharrena bihurtu zen (Louvre baino ia mende bat lehenago, azken hori 1793ko abuztuaren 10ean sortua). «Bibliothèque-musée Boisot» hau XVIII. mende osoan izan zen maiz bisitatuta. Bilduma XVIII. mendearen amaieran aberastu zen konfiskazio iraultzaileei esker. 1819an, Pierre-Adrien Pâris erregearen arkitektoak, 38 margolan eta 183 marrazki utzi zizkion museoari, Fragonarden marrazki batzuk barne. Gero, 1894an, Jean Gigouxen ondarea jaso zuen museoak, 3.000 marrazki eta 460 margolanez osatua (eskola espainiarrak, ingelesak, eskandinaviarrak, alemaniarrak...). Azken dohaintza handia George Besson eta bere emaztearena izan zen, 1960an, garai moderno eta garaikideko 112 margolan eta 220 marrazkirekin.

EdukiakAldatu

Besaçongo Arte Ederren eta arkeologia bilduma hiru multzotan banatzen da: arkeologia, pintura eta mararzketa.

ArkeologiaAldatu

  • “Avrigney-go zezena” deituriko  hiru adarreko zezena. 1756ean aurkitua. Arte erlijioso galo-erromatarraren adibide bat.
  • Egipziar bildumak Seramongo, XXI. Dinastian bizi izan zen eskribau baten, eta Ankhpakhered-en, Amonen artista eta 26. Dinastiako apaiz baten semearen momiak ditu. Ushabtiak,  jainkoak, etab.  irudikatzen dituen figuratxo batzuk baditu bildumak.
  • Historiaurreko bilduma garrantzitsu batek Neolitiko, Brontze Aroko eta Burdin Aroko objrktuak ditu.
  • Bilduma arkeologikorik garrantzitsuena garai galo-erromatarrekoa da. Honek mosaikoak (Neptunoren mosaikoa eta Medisen mosaioa collège Lumiere domusean aurkituak), hiriko indusketetan topatutako betse onbjektu batzuk eta Avrigney-eko hru adardun brontzezko zezen bate estatua bat biltzen ditu.
  • Erdi Aroko bildumak estatua, harrizko sarkofagoak eta beste erlikia batzuk dituz bere baitan.

Marrazkien kabinetea:Aldatu

Besaçoneko Arte Ederren eta Arkeologia Museoak Frantziako kabineterik handienetariko du, izan ere, XV. Mende amaieratik XX. Mendera arteko eskola europearreko 5.500 artelan ditu. Bertan Federico Barocci, Tintoretto, Annibale Carracci, Tiepolo artistak daude XV eta XVIII. Mende arteko lan italiarren artean. Durero, Rubens, Jacob Jordaens, Rembrandt XVI eta XVII. mendeetako iparraldeko artisten artean eta Poussin, Le Sueur, Vouet, Boucher, Fragonard, Huberto Robert, Watteau, David, Géricault, Delacroix, Courbet, Dufy, Marquet, Matisse, Rodin XVI. Eta XX. Mende bitarteko artista frantsesen artean.

Margoak:Aldatu

Bildumek XIV. Eta XX. Mende bitarteko arte europearraren garapen eta joera nagusiak erakusten dituzte:

Italia: Bellini, Tintoretto, Tiziano, Palumbo, Giuseppe Recco, Luca Giordano, Giambattista Tiepolo eta nabarmenki Bronzino bere maisulanarekin: Kristoren jaitisiera.

Iparraldeko Eskolako ondorengo ordezkaritza du: Lucas Cranach Zaharra, Jan Brueghel Zaharra, Rubens, Jacob Jordaens, Jan Lievens, Ruysdael, Aelbert Cuyp, Willem Claeszoon Heda eta Jan van Goyen.

Espainia Francisco de Zurbarán, Juan de Arellano, Francisco de Goya  eta bere kanibalismo eszenek ordezkatzen dute.

Bilduma frantsesa: Simon Vouet, Philippe de Champaigne, Eustache Le Sueur, Hubert Robert, Fragonard, François Boucher, Donat Nonnotte, Jacques-Louis David, Ingres, Géricault, Delaroche eta, bereziki, Gustave Courbet L’Hallali du cerf lanarekin, baita ere, Bonnard, Vallotton, Renoir, Matisse, Suzanne Valadon, Albert Marquet bezalako margolariak.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu