Ireki menu nagusia

Jan Lievens (Leiden, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1607ko urriaren 24a - Amsterdam, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1674ko ekainaren 4a) Barrokoko herbeherear margolaria izan zen.

Jan Lievens
PaintingJanLievensSelfPortraitCirca1629to1630.jpg
Bizitza
Jaiotza Leiden1607ko urriaren 24a
Herrialdea  Herbehereak
Heriotza Amsterdam1674ko ekainaren 4a (66 urte)
Familia
Seme-alabak
Irakaslea(k) Joris van Schooten Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Leiden
Amsterdam
Leiden
Londres
Anberes
Leiden
Amsterdam
Berlin
Haga
Amsterdam
Kleve
Haga
Leiden eta Amsterdam
Lan nabarmenak Marko Ebanjelaria
Genero artistikoa erretratua

BizitzaAldatu

Ganteko brodatzaile baten semea zen. Haurtzaroan Joris van Schooten izan zuen irakasle, eta 10 urte zituelarik Amsterdamgo Pieter Lastmanen lantegian sartu zen. Bertan Rembrandtekin topo egin zuen. 1626 aldean, Leidenera itzuli zenean, lantegi bat ireki zuen Rembrandtekin batera. 1620ko hamarkadan batera lan egin zuten eta, oso estilo antzekoa zutenez, zenbait margolanen autoretza zalantzan dago[1].

1632an Londresera aldatu zen. Bertan ezagutu zuen Antoon van Dyckek eragin handia izan zuen bere margokeran. 1635ean Anberesen kokatu zen. Flandesen 10 urte igaro ostean, Amsterdamera aldatu zen. Azken urteak Haga eta Leidenen eman zituen. Erakunde publikoek garrantzi handiko aginduak egin zizkioten eraikinak apaintzeko. Batez ere erretratuak margotu zituen arren, gai historikoak eta alegorikoak ere landu zituen. Azken garaian paisaiak pintatu zituen, Rubens eta Adrien Brouwer-en eraginez[1].

IruditegiaAldatu

  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Jan Lievens artehistoria.com . Noiz kontsultatua: 2015-10-11.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Lievens