Bergisel, Austriako Innsbruck herritik hegoaldera dagoen 746 metroko garaierako muino bat da. Wilten izeneko gunean dago, Sill ibaiak, bere urak Inn ibaian isurtzen dituen tokian.

Bergisel
Datu orokorrak
Garaiera746 m
Prominentzia70 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak47°14′48″N 11°23′59″E / 47.246666666667°N 11.399722222222°E / 47.246666666667; 11.399722222222
Honen parte daTux Alps (en) Itzuli
MendikateaStubai Alps (en) Itzuli
KokapenaInnsbruck
Estatu burujabe Austria
Austriaren banaketa administratiboa Tirol
HiriaInnsbruck
Mendizaletasuna

Izena, latinezko burgusinusetik dator, mendia esan nahi duena, alemanez Bergisel bihurtu zena. Bere lehen erabileretako batzuk, errausketa gune eta, Glaziazio garaian, babeslekua izan ziren.

1809an, Bergisel, Bergiseleko lau guduak gertatu ziren tokia izan zen, Andreas Hoferren agindupean. 1892an, Andreas Hoferren omenezko monumentua, gudu horiek oroitarazteko eraikia izan zen.

1952tik, Innsbrucken Lau Muinoen Lehiaketako lau probetako bat ospatzen da. Bergiselchanze, zehazki, 1964ko Neguko Olinpiar Jokoetarako eraikia izan zen, aurreko arrapala ordezkatzeko, txikiagoa baitzen. Gainera, 1976ko Neguko Olinpiar Jokoetarako ere erabili zen. Arrapala berria, 2003an irekia izan zen, Zaha Hadid arkitektoak diseinatua, eski jauzietarako egun behar diren baldintzen arabera eginiko zaharrenetako bat bezala.

Berebiziko izua piztu zuen istripu lazgarri bat gertatu zen arte, non hildako asko egon ziren, Bergiselgo estadioa, snowboardeko Air & Style jaialdiko egoitza izan zen.

Brenner trenbideak zein Brennerautobahnek, Bergisel azpitik igarotzen diren tunelak dituzte. Sill Zintzurra, aisialdi tokia, honen oinean dago.

Bergiselera, Innsbrucketik datorren Stubaitbahnetik hel daiteke, Sonnenburgerhof Geltokira irtenez, edo, lehen zatian, Bergisel Geltokira.

Kanpo estekak aldatu