Torcuato Luca de Tena

Torcuato Luca de Tena Brunet, (Madril, 1923ko ekainaren 9a - ibidem, 1999ko ekainaren 1a), Luca de Tenako markesa, espainiar idazle eta kazetaria izan zen. Juan Ignacio Luca de Tenaren semea.

Torcuato Luca de Tena

Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1977ko ekainaren 30a
Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1967ko azaroaren 6a - 1971ko azaroaren 12a
Hautetsia: Gorte Frankisten 9. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1964ko uztailaren 3a - 1967ko azaroaren 15a
Hautetsia: Gorte Frankisten 8. Legegintzaldia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTorcuato Luca de Tena y Brunet
JaiotzaMadril1923ko ekainaren 9a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril1999ko ekainaren 1a (75 urte)
Hobiratze lekuaSan Justoren hilerria
Familia
AitaJuan Ignacio Luca de Tena
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaColegio del Pilar (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Genero artistikoaeleberria

Izen bereko kazetariaren biloba, ABC egunkari eskuindarraren zuzendari izan zen 1952-1954 eta 1962-1975 urteetan. Harenak dira Edad prohibida (1958), La mujer de otro (1961), Pepe Niebla (1970) eleberriak eta Hay una luz sobre la cama (1969) eta El triunfador (1971) dramak. Azken lanen artean aipatzekoak ditu: Papeles para la pequeña y gran historia (1991, Paperak historia txiki eta handirako) eta Confesiones profanas (1993, Aitorpen profanoak). 1972. urteaz geroztik Espainiako Hizkuntzako Errege Akademiako kide izan zen. Jaso zituen sarien artean hauek dira aipagarrienak: Narratiba sari nazionala (1962), Planeta (1962), Fastenrath (1971) eta Espejo de España (1993). 1997an Primer y último amor (Lehen eta azken amodioa) eleberria argitaratu zuen.

Erreferentziak aldatu