Rodrigo Alfredo de Santiago Majó (Barakaldo, Bizkaia, 1907ko irailaren 23a - Coruña, 1985eko irailaren 30a), euskal herritar musikagilea izan zen.

Rodrigo de Santiago

Bizitza
JaiotzaBarakaldo1907ko irailaren 23a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCoruña1985eko irailaren 30a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea, musikologoa eta piano-jotzailea
Musika instrumentuaKlarinetea
pianoa

Barakaldon (Bizkaia) jaio zen, 1907an. Musika ikasketak Bilboko Kontserbatorioan egin zituen, eta Rafael Navarro (biolina), Jesús Guridi (harmonia), José Sainz Basabe (konposizioa) eta Armand Marsik (orkestrazioa eta zuzendaritza) izan zituen irakasle. Hamasei urte zituela, Bilboko Udal Orkestraren biolinista plaza atera zuen. Honako banda zuzendari plazak ere atera zituen: Mungian (Bizkaia, 1931-1936), Valencia de Don Juan (Leon, 1940-1947), Coruña (1947-1967) eta Madril (1967-1977). Galizian eman zuen garai oparoan zuzendari izan zen Coruñako Udal Orkestran eta “El Eco” Koru Polifonikoan. Irakaslana Coruñako Musika eta Deklamazio Kontserbatorioan burutu zuen, harmonia eta konposizio zuzendariorde eta katedratiko gisa. Musika idazki ugari idatzi zituen, maiz polemikoak, musika galegoaren zein euskal musikaren inguruan, batez ere zortzikoa gai hartuta. Bere kreazio lanak genero ugari hartzen ditu. Bi zarzuela eta lau ballet sortu zituen. Lan sinfonikoetan, berriz, nabarmentzekoak dira egin zituen hiru sinfonia, lau kontzertu eta hainbat obra sinfoniko-koral, horien artean Requiem bat. Banda, talde instrumental eta korurako sortutako hainbat lanen egile ere bada. Coruñan hil zen, 1985ean.

Kanpo estekak aldatu