Joaquima Santamaria i Ventura

Kataluniako idazle, folklorista eta itzultzailea (1853-1930)

Joaquima Santamaria i Ventura, Agna de Valldaura izengoitiaz ezaguna (Bartzelona, 1853ko apirilaren 5aBartzelona, 1930eko maiatzaren 29a), Kataluniako idazle, folklorista eta itzultzailea izan zen.[1][2]

Joaquima Santamaria i Ventura

(1879)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoaquima Santamaria Ventura
JaiotzaBartzelona1853ko apirilaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1930eko maiatzaren 29a (77 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Antoni Maria Fàbregas i Rosal (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jardueraketnologoa eta idazlea
Izengoitia(k)Agna de Valldaura

Biografia aldatu

Joaquima Santamariaren familia Bartzelonako Boqueria kaleko 31. zenbakian kokatutako denda baten jabea zen. Joaquima oso gazte murgildu zen letren munduan eta poema, ipuin eta tradizio ugari argitaratu zituen, beti izengoitiaz sinatuak. Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan, Calendari Català (euskaraz: «Egutegi Katalana») eta Lo Gay Saber (euskaraz: «Zientzia Alaia, Poesia») literatura aldizkarietan zenbait poeta erromantikoren eta felibreren (okzitanierazko poetak) lanen bertsioak argitaratu zituen bertsotan. 1875. urtean poema bat argitaratu zuen La Llumanera de Nova York-en, New Yorken argitaratzen zen katalanezko hilabetekarian.Bi urte geroago, 24 urte zituela, Bartzelonako Gazteria Katolikoaren Lehiaketako saria irabazi zuen. 1882tik 1891ra bitartean, La Ilustració Catalanaren Feminal gehigarrian parte hartu zuen. Feminal emakumeei zuzendutako aldizkaria zen eta klase ertaineko emakumeen kulturizazio programak bultzatzen zituen. Idatzi horietako asko garai hartako hemeroteketan aurki daitezke.

Santamaria Francesca de Bonnemaison-en garaikidea zen, eta, haren moduan, itzultzailea. 70 eta 80 urteen artean, Frederic Mistral, Victor Hugo, Rosalía de Castro eta Josèp Romanilha okzitanierazko idazlearen hainbat poema itzuli zituen Calendario Catalán eta Lo Gay Saber aldizkarietarako. Ospe handiko folklorista ere izan zen, Agna de Valldaurak tradizio ugari jaso zituen bere Tradicions religioses de Catalunya (Kataluniako ohitura erlijiosoak - 1877) ikerketa lanean. Bertan, San Jorgeren kondaira Montblanc-en gertatu zela defendatzen zuen.[3] Joan Amadesek bere Costumari català (1952) lanean iritzi bera jaso zuen. Joaquima Antoni Maria Fàbregas Rosal idazle eta itzultzailearekin egon zen ezkonduta, eta biziraun zioten 2 seme-alaba eta 5 alaba utzi zituen.

Obrak aldatu

  • Tradicions religiosas de Catalunya (1877)
  • Fullaraca: prosa y vers (1879)
  • Ridolta: aplech de poesias (1882)
  • Breus consideracions sobre la dona (1886)

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) «Joaquima Santamaria i Ventura» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0059173.xml.
  2. «Joaquima Santamaria Ventura» dbd.vives.org (Diccionari Biogràfic de Dones) (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  3. La Setmana Medieval de Montblanc fa esment a aquestes referències en el seu programa de festes.

Bibliografia aldatu

  • Bacardí, Montserrat eta Godayol, Pilar. Traductores: de les disculpes a les afirmacions. Literatures aldizkaria, 6. zk., 2. garaia. ISSN 2013-6862 ( Sarean)

Kanpo estekak aldatu

  • Agna de Valldaurari buruzko erreferentziak Espainiako Liburutegi Nazionalaren hemeroteka digitalean 1880-1914. (Sarean)