Montblanc (Katalunia)
- Artikulu hau Kataluniako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Montblanc (argipena)».
Montblanc Kataluniako udalerria da, Conca de Barberà eskualdeko burua, Tarragonako probintzian kokatua.
Montblanc Montblanc | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kataluniako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Katalunia | ||||||||||
Probintzia | Tarragonako probintzia | ||||||||||
Eremu funtzionala | Camp de Tarragona | ||||||||||
Eskualdea | Conca de Barberà | ||||||||||
Alkatea | Oriol Pallissó Balanyà (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Montblanc Vila-salva Duesaigües | ||||||||||
Jatorrizko izena | Montblanc | ||||||||||
Posta kodea | 43400 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 43086 | ||||||||||
Herriburua | Montblanc | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 41°22′35″N 1°09′50″E / 41.376406°N 1.163869°E | ||||||||||
Azalera | 91,1 km² | ||||||||||
Altuera | 350 m | ||||||||||
Mugakideak | Vilaverd, Vimbodí i Poblet, L'Espluga de Francolí, Blancafort, Pira, Barberà de la Conca, Mont-ral, La Riba, Valls eta Figuerola del Camp | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 7.456 (2023) 46 (2023)/(2022)/(2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2002)/(2001)/(1991)/(1986)/(1981)/(1975)/(1970)/(1965)/(1960)/(1955)/(1950)/(1945)/(1940)/(1936)/(1930)/(1920)/(1910)/(1900)/(1887)/(1877)/(1860)/(1857)/(1787)/(1717) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 82 bizt/km² | ||||||||||
Etxebizitzak | 457 | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Montblanc | ||||||||||
Matrikula | T | ||||||||||
Hizkuntza ofiziala | katalan | ||||||||||
montblanc.cat |
2008ko urtarrilaren 1eko erroldan, 7.069 biztanle zituen. 91,11 km²-ko azalera du.
Toponimoa
aldatuIzena alde zaharrean dagoen muinoari zor dio, Pla de Santa Barbara izeneko eremuari. Mendi horretan (mont, katalanez) ez zegoen ez baratzerik ez nekazaritza-sororik, oso emankorra ez zela usteagatik (albis edo zuria, Erdi Aroko katalanez, gerora blanch), Montblanch izena sortu zen bi ezaugarri horien elkartuta. Udalerriaren egungo izena (Montblanc) indarrean dagoen araudi katalanarekin idazten da, hots, bukaerako 'h' gorrak kenduta.
Ondarea
aldatuHerrigune zaharra 1947an Monumentu eta Arte Multzo izendatu zuten. Eta, 1998an, UNESCOk Gizateriaren Ondaretzat hartu zituen udalerriko labar-pinturak, Iberiar penintsularen ingurune mediterraneoko labar artearen barruan.
Historia
aldatuPintura paleolitikoak aurkitu dira udalerriko kobazuloetan. K.a. IV. eta II. mendeen artean iberiar tribuak bazeuden, kosetaniak edo zesetanoak, Pla Santa Barbaran. Gure aroaren hasierako erromatarren aztarnak ere aurkitu ziren. Gaur egungo hiribildua Aragoiko Alfontso II.ak sortu zuen 1163an. Azkar hazi zen lortutako pribilegio errealei esker, bai eta merkatu eta ganadu azokei esker ere. Garai honetan herriko obrarik garrantzitsuenak eraiki ziren: harresia (31 dorre eta 5 aterekin), Santa Maria eliza, San Martzial ospitalea eta Alenyatarren jauregia. Hiribilduaren erditik igarotzen den Riuot ubidea estali zen eta errotak, zubiak, espetxea eta abar eraiki ziren.
Demografia
aldatu1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
5.328 | 5.089 | 4.776 | 4.540 | 4.810 | 4.466 | 4.523 | 5.048 | 5.291 | 5.750 | 6.064 | 7.069 |