Eskoziako ingelesa, eskoziar ingelesa edota ingelesaren eskoziar ahoskera Eskozian ingelesa mintzatzerakoan dauden ahoskera multzo ezberdinak dira. Eskozian mintzatzeko garaian ingelesaren ahokera ezberdinak dauden arren, nagusiki Eskoziako Lur Garaiak eta Eskoziako Behe Lurren arteko banaketa eta Eskoziako gaelera, eskoziera eta antzinako eskandinavieraren eraginez sortuak, zinema eta folklorean islatutako eskoziar ahoskera estandar edo orokor bat badago, natzutan benetazko eguneroko ahoskeraren islada da, bain maiz eta batez ere filmetan benetazko ahoskeratik oso urrundua edota jatorrizko ahoskeraren parodia hutsa.

Eskoziako ingelesa
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
anglo-frisiar hizkuntzak
angliar hizkuntzak
ingeles
Hizkuntza kodeak
Glottologscot1244
IETFen-scotland

Eskoziako ingelesaren ahoskera mundu anglosaxoian nabarmenenen eta ezagutzeko errazenen artean dago, baita ingeles maila baxua duten atzerritar edota ikasleeek ere, oso ahoskera nabaria baita. Maiz, Ipar Irlandako ahoskeraren hainbat ahoskera eta esaldien doinuarekin antzekotasunak ditu, nagusiki hurbiltasun geografikoa, eskoziera eta Ulsterko eskoziera bera, eta batez ere XVI. mendetik aurrera Ulsterko kolonizazioan ezarritako eskoziar kolono eta Ipar Irlandan gaur egun bizi diren haien ondorengoei esker ere bai.

Ezaugarriak aldatu

Errotizazioa aldatu

Ziurrenik, Eskoziako ingeles ahoskeraren ezaugarri nagusi eta entzutean nabarmena dena, ahoskera errotikoa da, hots, ingeles ahoskera arrunteko -r hizkia -rr gisa ahoskatzea: adibidez, "never" eta "every" hitzak "neverr" edota "everry" ahoskatuz. Ezaugarri hau batipat Eskoziako gaelera hiztunen artean ematen da, mendebaldean eta ipar-mendebaldean, baina baita gainontzeko Eskozia osoan ere. Eskoziatik kanpo ere ematen den ezaugarria ere bada, adibidez, Irlandako mendebaldeko irlandera hiztunen eremuetan eta Galesko ipar eta ipar-mendebaldeko gales hiztunen eremuetan ere bai, haien ama hizkuntzetako ahoskera ingelesez nabarmen gelditzen baita.

Doinua aldatu

Beste ezaugarri nabarmen bat, esaldiaren tonalitate berezia da, esaldiaren amaierari goranzko doinu emanez, Eskozia osoan ematen den fenomenoa, Glasgow hirian eta inguruetan aski nabarmena, ahoskera honekin oso nabarmen mintzatzen diren pertsona ezagunen artean Billy Connolly umorista eta Sean Connery aktorea daude, biak ere glasgowtar kalekume peto-petoak. Ipar Irlandan ere esaldiak antzeko doinuaz ahoskatzen dira, gainontzeko Irlandako ingeles ahoskeratik ezberdintzen duen ezaugarria da, Ipar Irlandako hiztunak gainontzeko herrialde osoan nondik datozen nabarmentzen duen "Iparraldekoen" ezaugarria, horren adibide jaiotzez Belfast hirikoa den Gerry Adams politikaria da.

Kanpo estekak aldatu