Egiptoko VIII. dinastia

Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko VIII. dinastia, K.a. 2173 inguruan sortu eta K.a. 2160 inguruan amaitu zen. Menfiseko gobernariek osatzen zuten, euren autoritate urria, inguruko lurraldeetara baino mugatzen ez zen arren.

VIII. dinastiak, denbora laburrez iraun zuen, soilik hamairu urte inguru. Ziuraski, Menfisen, Manetonek Egiptoko VII. dinastia deitzen dueneko agintari iraultzaileek kendutako leinua berrezartzeko ahalegin bat izan zen, Koptoseko nomoetako gobernari boteretsuen laguntzarekin.

Pepi II.aren erregealdi luzearen ondoren, Egipto, zenbait lurralde politikotan banatu zen. Nomoetako gobernariak, errege bezala gobernartzen hasi ziren. Gainera, Delta ingurua, asiarrek inbaditu zuten. Hau, zeramika, hil artikuluen eta harrian zizelkaturiko erliebeen elaborazioan tokiko arte estilo ezberdinetan isladatu zen. Herrialdea, gobernari bakar baten agindupean, Mentuhotep II.arekin batu zen, Egiptoko XI. dinastian.

VII, VIII, IX, X eta XI. dinastiaren lehen zatiak, Egiptoko lehen tarteko aroa deritzona osatzen dute.

Garaiko dokumentuak aldatu

Koptoseko Dokumentuek, Neferkauhor eta Neferirkara gobernariek aldarrikatuak, Shemai eta honen seme Idiri ohore eta pribilegio ugari emanez, garaiko egoeraz informatzen dute, pertsonaia hauek, Koptoseko nomoko gobernari kargua izan zuten, chatyak eta hegoaldeko gobernariak, eurek nahi eran maneiatuz dinastia honetako gobernari ahulak.

Ipuurren Papiroko testuak, egoera kaotiko bat deskribatzen du: sinesgarritasuna galdutako erregeak, Deltaren asiar inbasioa, iraultza desordenak, errege artxibategi eta hilobien suntsipena, ateismoa eta sekretu erlijiosoen hedapena. Ordena Zaharra deritzonaren hondoratzea.

Erreferentziak antzinako testuetan aldatu

Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, VIII. dinastia, "146 urte gobernatu zuten 27 erregez" osatuta zegoela esan zuen.

Eusebio Zesareakoarentzat, VIII. dinastia, "100 urtez gobernatu zuten bost erregez" osatuta zegoen.

VIII. dinastiako erregeak aldatu

Ohiko izena Tronu izena Sa-Ra izena Iruzkinak Erregealdia
Turingo Errege Kanona
Neferkara Pepyseneb Neferkara Pepyseneb ...
Neferkamin Aanu Seneferka Aanu 2 urte, hilabete 1
Kakaura Ibi Kakaura Ibi 4 urte, 2 hilabete
Neferkaura Neferkaura 2 urte, hilabete 1
Neferkauhor Neferkauhor Juiuihepu urte 1,...
Neferirkara II.a Neferirkara urte 1, 6 hilabete
 
Abidoseko Errege Zerrenda. 48.etik 56.erarteko kartutxoak

Beste hipotesi batzuk aldatu

Oxfordeko Antzinako Egiptoren Historiak, VII. eta VIII. dinastiak, Egiptoko Antzinako Inperioaren barnean sartzen ditu.


Aurrekoa
Egiptoko VII. dinastia
Egiptoko dinastiak
K.a. XX. mendea
Ondorengoa
Egiptoko IX. dinastia

Kanpo estekak aldatu