Dian Fossey (San Francisco, Ameriketako Estatu Batuak, 1932ko urtarrilaren 16a - Ruanda, 1985eko abenduaren 27an hilik aurkitua) zoologoa izan zen. Virunga mendietan (Ruandan eta Zairen) gorilei buruz egindako ikerketengatik ezaguna.

Dian Fossey
Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1933ko urtarrilaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaKarisoke Research Center (en) Itzuli1985eko abenduaren 26a (52 urte)
Hobiratze lekuaKarisoke Research Center (en) Itzuli
Heriotza moduaberezkoa ez den heriotza
Hezkuntza
HeziketaDarwin College (en) Itzuli
College of Marin (en) Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea
University of California, Davis (en) Itzuli
San José State University (en) Itzuli
Lowell High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, primatologist (en) Itzuli, etologoa, zoologoa, biologoa, akademikoa, idazlea eta ekologoa
Enplegatzailea(k)Cornell Unibertsitatea

IMDB: nm0287638 Find a Grave: 7412313 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ikasketak amaituta, haurrentzako erietxe batean lan egin zuen Kentuckyn. Goerge B. Schaller estatubatuar zoologoaren idatziek bultzatuta, Fosseyk bidaia bat egin zuen Afrikara, 1963an. Han Louis Leakey britainiar antropologoa ezagutu zuen, tximino handien jokabidea aztertzen ari zena, gizakiaren bilakaera argitzen lagunduko ziolakoan, eta berak adoretu zuen gorilei buruzko azterketa sakona egitera. Fosseyk banan-banan aztertu zuen zimino bakoitzaren portaera eta izaera, eta ordu arteko iritzi nagusia gezurtatuz, gorilak animalia sozial otzanak zirela ondorioztatu zuen. Hogeita bi urte igaro zituen gorilen ingurunea eta portaera aztertzen, eta lan horren guztiaren emaitza Gorillas in the Mist (1983, Gorilak lainopean) liburua izan zen.

1985ean Fossey hilda aurkitu zuten bere kanpalekuan. Agintarien ustez, gorilen eta beste animalia batzuen ezkutuko ehizari aurre egiteagatik hil bide zuten[1]. Karisoken hilobiratu zuten, berak eraiki zuen ehiztariek eraildako gorilen hilerrian[2]. New York, Washington eta Kalifornian omenaldi ugari egin zitzaizkion.

Fosseyk egin zuen ikerketa eta kontserbazio lanari esker, mendiko gorilak Ruandako gobernuaren eta nazioarteko zientzia-elkarteen babespean daude egun.

Zinema aldatu

Gorilak lainopean liburu arrakastatsua izan zen eta Michael Apted zuzendariak filme arrakastatsua egin zuen 1988 urtean Gorillas in the Mist. Sigourney Weaver aktoreak egin zuen Dian Fosseyren papera[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «The Strange Death of Dian Fossey» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
  2. «Photos of Kira Salak in Rwanda with the Mountain Gorillas» www.kirasalak.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
  3. Gorillas in the Mist. (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).