Virunga mendiak ekialdeko Afrikako mendialdea da, sumendiek eragina. Ruanda, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Uganda arteko mugan dago, Eduardo eta Kivu aintziren artean.

Virunga mendiak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaKarisimbi mendia
Garaiera4.507 m
Motamendikate
Luzera80 km
Geografia
Map
Koordenatuak1°25′45″S 29°32′54″E / 1.4291666666667°S 29.548333333333°E / -1.4291666666667; 29.548333333333
Honen parte daRift Haran Handia
Geologia
Material nagusiaArroka magmatiko bolkaniko

Zortzi sumendi nagusik osatzen dute mendilerroa. Gehienak egonekoak, Nyiragongo mendia (3462 m.) eta Nyamuragira mendia (3063 m.) izan ezik. Azken erupzioak 2006an eta 2010eko urtarrilean izan ziren. Sumendirik altuena Karisimbi mendia (4507 m.) eta zaharrena Sabyinyo mendia (3634 m.) dira. Virungako Parke Nazionala bertan dago.[1]

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Ruandako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.