Australiar kontinentea

kontinente

Australiar kontinentea, batzuetan Sahul, Australinea edo Meganesia izenekin ere ezaguna, Australiaren lurrazal kontinentalean dauden lur masek eratzen dute. Australiar lurrez gain Tasmania eta Ginea Berria daude bertan. Ginea Berriak Papua Ginea Berria eta Indonesiako bi probintzia hartzen ditu[1]. Ozeaniako eskualde geografikoan kokatua, ingeles tradizioan dauden zazpi kontinenteetatik txikiena da.

Australiar kontinentea.

Kontinentea lurrazal kontinental batean dago, sakonera txikiko hainbat itsasoz inguratuta: Arafura itsasoa eta Torres itsasartea Australiako lur nagusiaren eta Ginea Berriaren artean, eta Bass itsasartea Australia eta Tasmaniaren artea. Pleistozenoan uraren maila baxuagoa zenean, glaziazioaren ondorioz, lur lehorrez konektatuta zeuden, azkenengoz orain dela 18.000 urte. Azken 10.000 urtetan itsasoaren mailaren igoeraren ondorioz nahiko lehorra den Australiaren eta bi uharte menditsuak bereizi ziren[2].

Australiar kontinentea Indo-australiar plakaren parte da. Historia geologiko oso egonkorra du, eta munduko lur masarik zaharrena, baxuena eta lauena da[3]. Zeelanda Berria ez da Australiar kontinentearen parte, baizik eta Zealandia izeneko ur-azpiko kontinente baten parte[4]. Zeelanda Berria eta Australiak osatzen dute Australasia deitutako Ozeaniaren azpi-eskualdea, Ginea Berria Melanesiaren parte den bitartean. Ozeania kontzeptua Australiar kontinentea, Zealandia eta Ozeano Barean dauden hainbat uharte izendatzeko erabiltzen da[5].

Papua Ginea Berria, kontinente honen barruko herrialdea, munduko herrialde anitzetako bat da, hizkuntza eta kulturari dagokionez[6]. Munduan landa-eremuan bizi den populazio gehien duen herrialdea da, %18 baino ez delako bizi hirietan[7]. Mendebaldeko Papua, Indonesiako probintzia bat, 44 tribu ez kontaktaturen bizilekua da[8]. Australia, kontinenteko lur-masarik handiena, oso urbanizatuta dago eta munduko 13. ekonomiarik indartsuen da, Giza Garapen Indizean bigarrena den bitartean[9]. Australiak da munduan inmigrazio gehien duen 9. herrialdea[10]. Australia eta Ginea Berrira iritsi ziren lehen biztanleak orain dela 50.000 eta 30.000 urte artean iritsi ziren[11].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Is Australia a Country or a Continent?» Country Digest 2016-09-07 (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  2. Johnson, David. (2009). The geology of Australia. (2nd ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 9780521767415. PMC 317470694. (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  3. Shaping a nation : a geology of Australia. ISBN 9781922103437. PMC 803690228. (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  4. (Ingelesez) Taonga, New Zealand Ministry for Culture and Heritage Te Manatu. «1. – Sea floor geology – Te Ara Encyclopedia of New Zealand» teara.govt.nz (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).[Betiko hautsitako esteka]
  5. 1963-, Hillstrom, Kevin,. Australia, Oceania, and Antarctica : a continental overview of environmental issues. ISBN 1576076954. PMC 53482017. (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  6. Seetharaman, G.. (2017-08-13). «Seven decades after Independence, many small languages in India face extinction threat» The Economic Times (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  7. «Table 3.10 | Urbanization» web.archive.org 2009-02-03 (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  8. (Ingelesez) International, Survival. «BBC: First contact with isolated tribes?» www.survivalinternational.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  9. «Australia: World Audit Democracy Profile» web.archive.org 2007-12-13 (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  10. (Ingelesez) «United Nations Population Division | Department of Economic and Social Affairs» www.un.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  11. (Ingelesez) London, Main campus address: Imperial College; Campus, South Kensington; SW7 2AZ, London; maps, tel: +4420 7589 5111 Campus; in, information | About this site | This site uses cookies | Report incorrect content | Log. «Aboriginal Australians descend from the first humans to leave Africa, DNA sequence reveals | Imperial News | Imperial College London» Imperial News (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).

Kanpo estekak aldatu