Torres itsasartea

Torres itsasartea[1] Australiako hegoaldearen eta Ginea Berriko iparraldearen arteko itsasartea. Ozeaniako eremuan, Indiako ozeanoko Arafura itsasoa (mendebaldera) eta Ozeano Bareko Koral itsasoa (ekialdera) batzen ditu. 150 km-ko zabalera dauka itsasarteak.

Ikuspegia
Mapa

Hegoaldera, Australiako York lurmuturraren penintsulako iparralderengo lekuan dagoen York lurmuturra dago; iparraldera, Papua Ginea Berria estatuko Mendebaldeko Probintzia.

Torres itsasartea ez da sakona, eta koralezko arrezifeengatik eta uharteengatik ontziz zeharkatzeko oso zaila da. Besteak beste, Torres itsasarteko uharteak daude eremu horretan: han Torres itsasarteko uhartetar melanesiarrak bizi dira. Uharte nagusiak: Galesko Printzearen uhartea (204,6 km²), Moa (171,7 km²), Saibai (107,9 km²), Badu (97,8 km²), Boigu (72,2 km²) eta Horn (53,8 km²).

Banaketa administratiboaAldatu

Administratiboki, hauei dagokie: Papua Ginea Berria estatuko Mendebaldeko Probintziari, eta Australiako Queensland lurraldeari.

HistoriaAldatu

Luis Váez de Torres espainiarrak zeharkatu zuen estreinakoz Torres itsasartea, 1606. urtean, Pedro Fernández de Quirósen espedizioarekin Terra Australis Incognitaren bila zihoazela: Quirós Mexikora itzuli zen, baina Torresek aurrera jarraitu zuen espedizioaren buru, Manilarantz, besteak beste Moluka uharteetatik zehar igarota. Denbora askoan Espainiar Inperioak isilean gorde zuen pasabide honen berri, britainiarrek 1762. urtean harrapakinetako altxorrean informazioa aurkitu zuten arte.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Koordenatuak: 9° 52′ 49″ S, 142° 35′ 26″ E / 9.88028°S,142.59056°E / -9.88028; 142.59056