Ama (eskultura multzoa)

eskultura multzoa

Ama (frantsesez Maman) Louise Bourgeois frantziar artistaren armiarma bat irudikatzen duen eskultura handiak jasotzen duen izena da. Berdin edo ia berdinak ziren hainbat Ama osatu zituen Bourgeoisek (zazpi)[1], eta multzo horretako bat Bilbon dago.

Ama (eskultura multzoa)
Jatorria
Sortzailea(k)Louise Bourgeois
Sorrera-urtea1999
Ekoizpen lekuaModern Art Foundry (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea, altzairu herdoilgaitza eta haitzurdina
Dimentsioak10.236 (altuera) × 8.927 (zabalera) × 9.271 (luzera) mm
Pisua3.658 kilogramo
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
LekuaBilbo
Ottawa
Londres
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo, Ottawa eta Londres
Koordenatuak51°30′28″N 0°05′58″W / 51.50769°N 0.09933°W / 51.50769; -0.09933
Map

Ezaugarriak eta desberdintasunak aldatu

Armiarma forma dute eskulturek. Hanka metaliko zorrotzak bederatzi metro altxatzen dira airean, eta hankak batzen dituen gorputzaren azpian, sare metaliko batean, arrautzak daramatza armiarmak. Egin zen lehenaren kasuan, 17 arrautza, marmol zurizkoak[1], hurrengoetan arrosa ukitua zuen marmola erabili zen, eta arrautza kopurua aldakorra da: Tokiokoan 26 arrautza dira, adibidez[2].

Egin zen lehena 1999an osatu zuen Bourgeoisek, eta Tate Modern Londresko museoaren egoitza berriaren inaugurazioan erakutsi zen lehen aldiz, 2000. urtean. 2008an erosi egin zuen Tatek. Maman guztien artean, lehen hau, altzairu herdoilgaitzekoa da, eta bakarra da material horretakoa, gainerakoak brontzezkoak dira[1]. Londresko Ama honez gain, hauek dira beste sei amen kokapen finkoak, nahiz eta batzuetan mugitu egiten dituzten hiriz hiri:

Munduko museo ugaritan erakutsia izan da, halaber:

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) Tate. «‘Maman’, Louise Bourgeois, 1999» Tate (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  2. a b (Ingelesez) Cheapo, Tokyo. «Maman Spider Sculpture, Roppongi Hills | Tokyo Cheapo» https://tokyocheapo.com/ (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  3. Idealistless. (2011-01-31). «Mike Bruneau: Home To Maman: getting to know the mother of all sculptures in the Ottawa landscape» Mike Bruneau (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  4. (Ingelesez) «Crystal Bridges Museum of American Art announces the acquisition of four key artworks by acclaimed American artist Louise Bourgeois» Crystal Bridges Museum of American Art 2015-06-04 (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  5. (Ingelesez) «Maman by Louise Bourgeois» Qatar Museums (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu