Alonso Salazar Frías

Alonso de Salazar y Frías (Burgos, 1564 - ?, 1636) espainiar apaiz eta inkisidorea izan zen, 1610ean Zugarramurdiko sorginen afera epaitu zuen Logroñoko Espainiar Inkisizioaren auzitegian parte hartu zuelako ospea lortu zuena.[1] Epaiaren eztabaidan, eta batez ere Inkisizio Gorenaren Kontseiluak agindutako auziaren ondorengo berrikuspenean, sorginkeriari buruzko teoriei sinesgarritasuna ematearen aurka agertu zelako nabarmendu zen. Kontseilura bidalitako bere memoria zehatzari esker, Espainiako jurisprudentzia inkisitoriala sorginkeriaren errealitateari buruz eszeptikoa eta gai horren inguruko salaketak onartzeko oso mesfidatia izan zen.

Alonso Salazar Frías

Bizitza
JaiotzaBurgos, 1564 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaMadril1636ko urtarrilaren 9a (71/72 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea : Zuzenbide kanoniko
Universidad de San Antonio de Porta Coeli (en) Itzuli : Zuzenbide kanoniko
Jarduerak
Jarduerakinkisidorea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Artikulu hau inkisidoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alonso Salazar (argipena)».

Alonso de Salazar Burgosen jaio zen 1564an, merkatarien eta goi funtzionarioen familia batean. Salamancan eta Sigüenzan zuzenbide kanonikoa ikasi zuen eta ondoren apaiztu egin zen. Jaengo eta Toledoko elizbarrutietara bidalia izan zen, non bien gotzaina zen Bernardo de Sandoval y Rojasen agindupean lan egin zuen. Hau Filipe III.aren balidoa zen Lermako dukearen osaba izan zen.

Ofizio Santuan sartu zen 1609an, eta 1610eko uztailean Logroñoko auzitegian, non Alonso Becerra Holguín eta Juan del Valle Alvarado inkisidoreek sorginkeria prozesu handi bat irekita zuten, eta prozesu horretan Salazar baino askoz intoleranteagoak agertu ziren.[2] Prozesu hori sorginkeriagatik Espainian gertatu zen lehen eta azken kausa handia izan zen: Zugarramurdi eta Urdazubi nafar herrietakoa hain zuzen ere.

Salazarrek kondenatuen erruduntasunari buruzko zalantzak beste kleriko garrantzitsu batzuek lagundu zituzten, aitorpenak sineskeriari eta ezjakintasunari egozten zizkiotenek, hala nola Antonio Benegas Iruñeko gotzainak.

Hori dela eta, Inkisizioaren Kontseiluak Nafarroako mendiak bisitatzeko agindu zion Salazarri, lehen eskuko informazioa eta testigantzak biltzeko asmoz, aitortzak ez behartzeko eta zalantzan daudenak ez mehatxatzeko aginduekin. 1611ko maiatzetik aurrera ia zortzi hilabetez ibili zen sorginkeria sukar betean. Milaka testigantza funsgabe eta kontraesankor bildu zituen, akelarreak gertatu izanaren froga sendorik ezin aurkituz.[3]

1613ko bere azken txostenean instrukzio eskasa salatu zuen. Hala, Inkisizio Gorenaren Kontseiluak agindutako auzia sakon berrikusi ondoren, Salazar erabat damutu zen berak ere sinatu zuen epaiaz, "bidegabekeria izugarria" egin zela iritzita.

Erreferentziak aldatu

  1. Julio Caro Baroja, Las brujas y su mundo, Madrid: Alianza, 1990
  2. Gustav Henningsen, The Witches' Advocate: Basque Witchcraft and the Spanish Inquisition (1609–1619), Nevada, 1980
  3. Gustav Henningsen (ed.), The Salazar Documents: Inquisitor Alonso de Salazar Frías and Others on the Basque Witch Persecution, Leiden: Brill, 2004