Hartzidura alkoholiko: berrikuspenen arteko aldeak

zenbait legamia eta bestelako mikroorganismok egiten duten prozesu metabolikoa; azukreak alkohol etiliko eta karbono dioxido bilakatzen dituzte kondizio anaerobiotan. Ardogintzan, garagardogintzan eta okintzan erabiltzen da
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{lanean|Josu}} '''Hartzidura alkoholikoa''' hartzidura mota bat da, zeinean glukolisian sortutako azido pirubikoa alkohol etiliko (etanol) bihurtzen da, CO<sub>...»
(Ez dago alderik)

18:31, 14 apirila 2021ko berrikusketa


Hartzidura alkoholikoa hartzidura mota bat da, zeinean glukolisian sortutako azido pirubikoa alkohol etiliko (etanol) bihurtzen da, CO2 ere sortuz. Prozesu anaerobioa da, hots, oxigenorik gabeko baldintzetan burutzen da.

Sortutako etanola edari alhoholikoen industrian erabiltzen da ardoa, garagardoa edo sagardoa bezalako produktuak ekoizteko [1]. Etanol hori erregai bezala ere erabil daiteke [2]

Hartzidura mota hau legamiek, alde batetik, eta bakterio gutxi batzuek, bestetik, besterik ez dute burutzen.

Biokimika

 

Hartzidura alkoholikoaren hasierako substratuak gluzidoak dira: glukosa, fruktosa, sakarosa, almidoia... Hasierako molekula horiek lehenengo fase batean glukolisian katabolizatzen dira pirubatoa sortu arte:

C6H12O6 + 2 ADP + 2 Pi + 2 NAD+ → 2 CH3COCOO + 2 ATP + 2 NADH + 2 H2O + 2 H+

Fase horretan 2 ATP sortzen dira, hartzidura egiten duen legamia edo bakterioaren behar energetikoak asetzeko erabiltzen direnak.

Bigarren fasean pirubatoa azetaldehido bihurtzen da (1), eta gero hori etanol bilakatzen da (2):

1. CH3COCOO + H+ → CH3CHO + CO2
2. CH3CHO + NADH + H+ → C2H5OH + NAD+

Bi dira fase honetan parte hartzen duten funtsezko entzimak: pirubato deskarboxilasa (1) eta alkohol deshidrogenasa (2).

Erreakzio osoa formula honetan laburbiltzen da:

C6H12O6 + 2 Pi + 2 ADP + 2 NADH + 2H+2 CH3-CH2OH + 2 CO2 + 2 ATP + 2 NAD

Ikusten denez, NADH2 oxidatzen da azetaldehido erreduzitzen denean

Erreferentziak

  1. Albero, Josu: Mikrobioen mundu liluragarria, Zio Bilduma-EHU (2019), 161-165 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2
  2. European Bioethanol Fuel Association (eBIO): World Biofuels 2006 - Seville, 9-11; 2006ko maiatza