Gemini (konstelazioa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{Konstelazio infotaula | izena = Gemini | irudia = Gemini constellation map.svg | laburdura = Gem | genitiboa = Geminorum | sinbologia = Bikiak | igoera zuzena = 6 o 0,50' eta 8...»
(Ez dago alderik)

06:38, 9 ekaina 2017ko berrikusketa

Gemini (bikiak, , Unicode ♊) zodiakoko hirugarren konstelazioa da eta Orion konstelaziotik hogeitamar gradu inguru iparekialdera dago. William Herschelek Urano η Geminorumdik gertu aurkitu zuen 1781ean eta gauza bera egin zuen Clyde Tombaughek Plutonekin δ Geminorumdik gertu.

Gemini 
Datuak
LaburduraGem
GenitiboaGeminorum
SinbologiaBikiak
Eremua513,8 gradu karratu (30. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
119
Izarrik distiratsuenaPolux (itxurazko magnitudea )
Meteoro euriaEpsilon Geminidak
Geminidak
Konstelazio mugakideakLynx (konstelazioa), Auriga, Taurus, Orion, Monoceros, Canis Minor eta Cancer
Behaketa
Igoera zuzena6 o 0,50' eta 8 o 7,97' artean h
Deklinazioa9,81 eta 35,39 artean°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Otsaila
+90° eta −-55° latitude bitartean ikusgai.

Ezaugarri nabarmenak

Gemini konstelazioaren barnean bere bi izarrik dizdiratsuenak nabarmendu behar dira: Polux (β Geminorum) eta Castor (α Geminorum). Lehena erraldoi laranja bat da, bere motakoetatik gure eguzki sistematik gertuen dagoena, eta bere inguruan exoplaneta batek orbitatzen du. Castor, berriz, izar anizkoitz bat da, sei izarrek osatutakoa. Horietatik dizdiratsuenak sekuentzia nagusiko izar zuriak dira. Beste izar interesgarri bat 37 Geminorum da, gure eguzkiaren antzeko nano hori bat, gugandik 56 argi urteko distantziara dagoena. Azkenik, konstelazio honetan Geminga dago, duela 300.000 urte gertatutako supernoba baten hondarra izan daitekeen pultsar batek jasotzen duen izena dena.

Zeru sakoneko objektuei dagokienez, konstelazio honetan dago M35 kumulua, baita NGC 2392 edo Eskimal Nebulosa izena jasotzen duen nebulosa planetarioa ere.

  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Gemini (constelación)» artikulutik itzulia izan da, 2016-08-05 data duen 92743103 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.