Ireki menu nagusia
2009ko Geminidak San Frantziskotik ikusita.
3200 Phaethon asteroidea, geminiden sortzailea. Irudi hau 2010eko abenduaren 25ean, 37 zm-ko F-14 Cassegrain teleskopioaz hartuta, Winer behatokian, Sonoita (MPC 857), hartuta.

Geminidak aktibitate handiko ozar-izar da, hau da, meteoro-euria. Sortzailea asteroide bat da:3200 Phaethon[1]; asteroide hau 2 Palasen gainerakoa izan daiteke.[2] Lotura hori 1983an IRAS satelitearen bidez ikusi egin zen. Dena dela, asteroide hori itzalitako kometa bat izan daitekeela pentsatzen da, partikulak orain mendetan sortutakoak izanik.

Euri horren meteoroek oso mugimendu geldoa dute eta, normalean, ia abendua osoan ikus daitezke, bereziki 7tik 17ra, aktibitate nagusia abenduaren 14ean izanik; baldintza egokietan Zenital Ordu Tasa 120-160 meteoro/orduko izan daiteke eta horrek Quantratidekin batera aktibitate handieneko euria bihurtzen du.

Pertseiden edo Leoniden aldean, berandu deskubritutako fenomenoa da Geminidena. Lehenengoak 36. urterako dokumentatu zituzten, eta Leonidak, berriz, 902. urtean.[3] Geminidak, aldiz, 1862an ikusiak izan ziren lehenengoz, Leicesterreko Unibertsitateko bi astronomok.[4]

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu