Cancer (konstelazioa)
Datuak | ||
---|---|---|
Laburdura | Cnc | |
Genitiboa | Cancri | |
Sinbologia | Karramarroa | |
Igoera zuzena | 9 h | |
Deklinazioa | +20° | |
Eremua | 506 gradu karratu | |
Izar kantitatea
(magnitudea < 3) |
76 | |
Izarrik distiratsuena | β Cnc (Altarf)
(itxurazko magnitudea 3.53) | |
Meteoro euria | ||
Konstelazio
mugakideak |
||
+90° eta −60° latitude bitartean ikusgai.
Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Martxoan | ||
- Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Cancer».
Astronomian, Cancer (karramarroa , ikurra, Unicode ♋), zodiakoaren hamabi konstelazioetako bat da. Astrologian zodiakoko zeinuetako bat da. Cancer konstelazioa txikia eta ahula da. Gemini du ekialdean, Lynx iparraldean eta Canis Minor eta Hidra hegoaldean.
Konstelazio honek, Kantzerko Tropikoaari bere izena ere ematen dio.
Objektu nabarmenakAldatu
Cancer konstelazioak ez du izar distiratsurik. Acubens izenez ezagutzen den α Cancri izarrak soilik 3,99ko magnitudea du. Astronomia zaletuen artean, Cancer Praesepe (M44) dagoen konstelazioa bezala ezaguna da, aska bezala ere ezagutzen dena, ε Cancri izarra ere baduen izar kumulu ireki bat, prismatiko soil batzuekin ikus daitekeena. Askak gradu karratu bat baino gehiago hartzen du, begi hutsez argi lauso bat bezala ikusten delarik; Askaren barnean kokatua (baina honengandik atzera oso urrun) Coma-Virgo kumuluko galaxia talde bat dago, soilik potentzia ertaineko teleskopioen bidez ikus daitezkeenak. Cancer konstelazioan dauden zeru sakoneko beste objektu batzuk M67, oso antzinatik ezagutzen den kumulu ireki bat, oso zaharra, eta NGC 2775, 11,3 magnitudeko galaxia espiral bat dira. Gau argi batean konstelazioak begi hutsez ikus daitezkeen 50 izar inguru ditu.
Izar nagusiakAldatu
- α Cancri (Acubens): 4,26 magnitudea duen izar zuria da, konstelazioko laugarren distiratsuena.
- β Cancri (Altarf): konstelazioko dizdiratsuena da 3,53ko magnitudearekin. Lurretik 290 argi urtera dagoen erraldoi laranja bat da.
- γ Cancri (Asellus Borealis): Aska izeneko M44 kumuluaren alboetan dagoen astoetako bat (Asellus hitzak astoa esan nahi du latinez). 4,67 magnitudeko izar zuri bat da.
- δ Cancri (Asellus Australis): 3,94 magnitudeko erraldoi laranja bat da, konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena.
- ζ Cancri (Tegmine edo Tegmen): elkarrengandik 7 arku segundoz banatuta dauden bi izar bitarrez osatutako izar sistema. Orotara, gutxienez lau izar ditu.
- ι Cancri: Izar bikoitz optiko bat, honen osagaiak, elkarrengandik 30 arku segundoz banatuak daudenak, teleskopio txiki batekin ikus daitezkeelarik.
- κ Cancri: Kolore zuri-urdineko Alfa2 Canum Venaticorum izar aldagarri batek eta izar zuri batek osatutako izar bikoitz bat.
- μ Cancri edo μ2Cancri: 5,30 magnitudeko izar azpierraldoi horia.
- χ Cancri: 5,14 magnitudeko izar zuri-horia.
- σ Cancri: hiru izar ezberdinek jasotzen duten Bayerren izendapena. σ2 Cancri 5,23 magnitudeko erraldoi hori bat da.
- ψ Cancri: 5,73 magnitudeko azpierraldoi horia.
- 8 Cancri: 5,15 magnitudeko sekuentzia nagusiko izar zuria.
- 55 Cancri edo (ρ1 Cancri): izar bitarra, honen izar nagusia bost planetaz osatua dagoen planeta sistema bat duen nano hori bat delarik.
- R Cancri: Mira izar aldagarria, bere distira 6,07 eta 11,80 magnitudeen bitartean aldatzen delarik 361,6 eguneko epean.
- X Cancri: 6,28ko magnitudea duen karbonozko izar bat.
- RS Cancri: adar asintotiko erraldoian dagoen S motako izarra.
- DX Cancri: Eguzki-sistematik soilik 11,82 argi urtera dagoen izar ñirñirkaria.
- HR 3617 edo HD 78175: 6,87 magnitudea duen izar anizkoitza.
- GJ 1116 edo EI Cancri: Gugandik 6,17 argi urtera dagoen sistema bitar bat.
- Ross 619: Gugandik 22,3 argi urtera dagoen nano gorria.
- LHS 2090: Gugandik 20,8 argi urtera dagoen nano gorri ahula.
Jatorri mitologikoaAldatu
Artikulu nagusia: Kartzinos
Karramarroaren eta Hidraren konstelazioak Heraklesen hamabi lan ospetsuetako batekin lotuak daude. Hera jainkosak, Heraklesen etsai amorratua zena, karramarro erraldoi bat bidali zuen heroia akabatzeko hau Lernako hidraren aurka borrokan ari zen bitartean. Alabaina, Herakles garaile irten zen. Euren ahaleginengatik sari bezala, jainkosak Karramarroaren eta Hidraren konstelazioak eratu zituen zeruan.