Beluga (Delphinapterus leucas) edo Balea zuria (izena errusierazko "белуха" (balea zuria) hitzetik dator) zetazeo bat da, Monodontidae familiakoa, ozeano Artikoan bizi dena, eta zetazeoen arteko azal zurikoa den balea bakarra.

Beluga
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaMonodontidae
GeneroaDelphinapterus (en) Delphinapterus
Espeziea Delphinapterus leucas
(Pallas, 1776)
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia1 urte
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbeluga whale meat (en) Itzuli
Masa60 kg (pisua jaiotzean)
Entzumen frekuentzia1.000 hertz — 123.000 hertz
Kumaldiaren tamaina1
Genomaren kokapenadnazoo.org… eta ensembl.org…

Hegal txikiak ditu, izurdeen antzeko burua eta 40 hortzetako aho zabala eta moko laburra. Oskoldun eta arrainez elikatzen da. Denbora gehiena uraren gainaldean edo sakontasun gutxiko parteetan igarotzen du. Zetazo guztien arteko sonarrik sofistikatuenetako bat du, guztiz beharrezkoa urpean izotz arteko labirintoetatik orientatu ahal izateko eta bere espezieko beste kideekin kontaktuan egoteko. Emeak 7 urterekin ugaltzen hasten dira, eta hiru urtetik behin, umea edukitzen dute.

Deskribapena aldatu

 
Beluga.
 
Beluga heldu bat gizakiarekin alderatuta.

Beluga arrek 5.5 metrora arteko luzera eduki dezakete, eta 1.5 tona edo gehiagoko pisua. Ar helduak emeak baino %25 handi eta astunagoak izan daitezke. Emeak 4.1 m arterainoko luzera eta 1 t inguruko pisua izan dezakete. Kume jaioberriek 1.5 m eta 80 kg izaten dituzte jaiotzean.

Beluga helduak oso erraz bereizten dira gainontzeko zetazeoetatik: bizkar-gandor txiki bat dute, bizkar-hegal atrofiatu baten ondorio, eta azala erabat zuria dute; beluga gazteak, aldiz, grisak edo gris urdinak izaten dira.

Belugak Delphinapterus generokoak dira (antzinako grekotik: δελφίν, izurde, ἀ- atzizkia, («gabekoa ») eta πτερόν, hegats, « hegatsik gabeko izurdea »), ez dutelako bizkar-hegatsik. Zientzialarien ustez, egokitzapen bat da, izotza apurtu eta ur azalera irten ahal izateko arnasa hartzera, edota larruazalaren azalera gutxitu eta horrela bero galera murrizteko.

Historia aldatu

Euskaldunak Ameriketara XIV-XVI. mende bitartean San Laurendi itsasadarrera heldu zirenean, bakailaoak eta baleak arrantzatu zituzten, tartean Beluga, bereziki Saguenayko fiordoaren bokale emankorrean, Tadoussac parean. Bertan, ugari bizi dira izan dira XX. mende arte, baina egun gutxi geratzen dira, eta gaixo daude kutsaduraren indarrez. 1611ko testu ingeles batek dioenez, "swria elurra bezain zuria da eta yola baten neurria du. Ez du bi upel olio baino gehiago ematen, baina garestia eta jateko ona da".[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Maia, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 79. orria.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu