Begoña Amunarriz
politikari espainiarra
Miren Begoña Amunarriz Olano (Donostia, 1948ko ekainaren 21a) gipuzkoar politikari eta ekintzaile feminista da.
Begoña Amunarriz | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1948ko ekainaren 21a (72 urte) | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak |
euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euzko Alderdi Jeltzalea |
IbilbideaAldatu
Familia jeltzale batean jaio zen, aita gudaria izan zen, eta ama 1936ko gerran preso izan zuten.
Iruñean ospatu zen 1967ko Aberri Egunean atxilotua izan zen. 1977an afiliatu zen EAJn.
1977an Donostiako zinegotzi eta alkateordea izan zen ondoren Eusko Legebiltzarkidea izan da.[1] Bi legealdi egin zituen Eusko Legebiltzarrean (1980-1986). EAJren Gipuzko Buru Batzarreko kide eta Euzkadi Buru Batzarreko idazkari izan zen 1987an, eta, urte horretatik 1991ra, EITBko Administrazio Kontseiluan aritu zen[2].
Politikatik at, ETBn eta maistra moduan lan egin du.
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Una docena de diputados del PNV pasarán al Grupo Mixto» ABC 1986/09/08.
- ↑ Urain, Jon O.. «Begona Amunarriz» Berria Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |