Bedaroa

Bedarona» orritik birbideratua)

Bedaroa Eako (Bizkaia) hiru auzo nagusietako bat da, udalerriaren ekialdean kokatutakoa. 1887ko errolda arte berezko udalerria izan zuen. Izenaren ahoskatze popularra "Bedaru" da.

Bedaroa
Bizkaia, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Ea
Koordenatuak 43° 22′ 38″ N, 2° 34′ 15″ W / 43.37722222°N,2.57083333°W / 43.37722222; -2.57083333Koordenatuak: 43° 22′ 38″ N, 2° 34′ 15″ W / 43.37722222°N,2.57083333°W / 43.37722222; -2.57083333
Bedaroa hemen kokatua: Euskal Herria
Bedaroa
Bedaroa
Bedaroa hemen kokatua: Bizkaia
Bedaroa
Bedaroa
Demografia
Biztanleria 140 (2008)

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Bedaroa auzoa Ea udalerriaren ekialdean dago, Ispaster eta Eako portuarekin muga eginez. Bertara heltzeko Lekeitio eta Gernika arteko errepidean hasten den BI-3481 errepidea hartu behar da.

Demografia eta biztanleriaAldatu

Udalerri gisa agertzen den azken erroldan (1887koan) herriak 274 biztanle eta 56 etxe zituen. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldan 140 biztanle ditu.

Bedaroako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
137 132 139 138 142 139 137 137

OndareaAldatu

  • Pedro Deunaren parrokia (XVI. mendekoa).
  • Bartolome Deunaren baseliza.

GarraiobideakAldatu

Galdakaoko Ospitalean geltokia duen Lekeitio eta Bilbo arteko Bizkaibusen autobus lineak geltokia dauka auzoan. Lau orduoro igarotzen da lanegun eta asteburuetan.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa