Bedaroa
Bedaroa Eako (Bizkaia) hiru auzo nagusietako bat da, udalerriaren ekialdean kokatutakoa. 1887ko errolda arte berezko udalerria izan zuen. Izenaren ahoskatze popularra "Bedaru" da.
Bedaroa | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Ea |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°22′38″N 2°34′15″W / 43.37722°N 2.57083°W |
Demografia | |
Biztanleria | 117 (2022) |
Inguru naturala eta kokapena
aldatuBedaroa auzoa Ea udalerriaren ekialdean dago, Ispaster eta Eako portuarekin muga eginez. Bertara heltzeko Lekeitio eta Gernika arteko errepidean hasten den BI-3481 errepidea hartu behar da.
Demografia eta biztanleria
aldatuUdalerri gisa agertzen den azken erroldan (1887koan) herriak 274 biztanle eta 56 etxe zituen.
Bedaroako biztanleria |
---|
![]() |
Ondarea
aldatu- Pedro Deunaren parrokia (XVI. mendekoa).
- Bartolome Deunaren baseliza.
Iruditegia
aldatu1918-1919 urteen inguruan, Indalezio Ojanguren argazkilariak herrira egindako bisitako argazkiak dira hauek:
-
Bedaroako eliza, eta inguruko baserriak.
-
San Pedro eliza, eta bertako apaiza.
-
20. mende hasierako Bedaroako baserritarrak.
Garraiobideak
aldatuGaldakaoko Ospitalean geltokia duen Lekeitio eta Bilbo arteko Bizkaibusen autobus lineak geltokia dauka auzoan. Lau orduro igarotzen da lanegun eta asteburuetan.
Kanpo estekak
aldatu- Bedaroako izena Euskaltzaindiaren webgunean
- (Gaztelaniaz) Bedaroa 1842tik aurrerako erroldetan udalerrietako datuak jasotzen dituen webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |