Northumbria
Northumbria edo Northhunbria (Antzinako ingeleraz Norþanhymbra / Norþhymbre) gaur egungo Ingalaterran eta Eskoziako hegoaldean zegoen erresuma anglosaxoi bat izan zen Erdi Aroan. Humber ibaiaren estuarioaren iparraldean kokatzen zuen bere hegoaldeko muga, hortik bere izena.
Northumbria Norþanhymbra | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
653 – 954 | |||||||||||
Monarkia | |||||||||||
| |||||||||||
Northumbriako Erresumaren mapa | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Bamburgh (Bebbanburg) York (Eoferwic) | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako ingelesa (Englisc) | ||||||||||
Historia | |||||||||||
Sorrera | 653 | ||||||||||
Disoluzioa | 954 | ||||||||||
|
Northumbriako lehen erregea Aethelfrith izan zen. VII. mendearen hasieran Bernicia eta Deira erresumak batu zituzten. XII. mendeko Henry Huntingdonekoaren testuan Heptarkiaren barruan kokatu zuen. Bere garairik hoberenean Humber estuarioaren iparraldetik Mersey ibaira eta Fortheraino hedatzen zen (Edinburgo izango zena barne). Baliteke ere handiagoa izana iparralderantz.
Deira izan zena Danelawek konkistatu zuenean Wessexekin batera Ingalaterrako Erresumara osatzera pasa zen. Bernicia izan zena Bikingoen Erresumaren esku geratu zen. 954. urtean daniarrak botatzea lortu zuten baina 1018. urtean Tweed ibaietik iparraldera zeuden lurrak Eskoziaren menpe geratu ziren, bi nazio hauen arteko muga ordutik aurrera ibai horretan aurkitzen delarik. Aurrerago eztabaida gehiago egon ziren baina Yorkeko Anglo-Eskoziar Tratatuak 1237an muga ofizialki zegoen lekuan uztea erabaki zuen, Northumbriaren hegoaldea Ingalaterraren esku geratu zelarik.
Gaur egungo Northumberland konderriaren izena erresuma honetatik dator, nahiz eta bere mugak askoz ere txikiagoak izan.