Ireki menu nagusia

Bastilla (frantsesez La Bastille) Parisko espetxea izan zen, ezaguna haren hartzeak (1789ko uztailaren 14an), Pilotalekuko Zinarekin batera, Frantziako Iraultzari hasiera emateagatik.

Bastilla
Wall of Charles V
Bastille, 1790 retouched.jpg
Kokapena
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Île-de-France
MetropoleParis Handiko metropolia
HiriaParis
Municipal arrondissementParisko 4. barrutia
Koordenatuak 48° 51′ 12″ N, 2° 22′ 09″ E / 48.853333°N,2.369167°E / 48.853333; 2.369167Koordenatuak: 48° 51′ 12″ N, 2° 22′ 09″ E / 48.853333°N,2.369167°E / 48.853333; 2.369167
Historia eta erabilera
Eraikuntza1356 - 1383 (gregoriar)
Eraistea1789-07-14 - 1791-05-21
Battle of the Faubourg St Antoinea [[File:Arbcom ru editing.svg 1652-07-02
Bastillaren Hartzea 1789-07-14
Komisarioa Karlos V.a Frantziakoa
Erabilera gotorlekua
espetxea
Arkitektura
Arkitektoa Hugues Aubriot Itzuli
Materiala(k) harria

HistoriaAldatu

Espetxe Richelieu kardinalak bihurtu zuen. Goi mailako pertsonentzako prisioa zen, gela handiak eta otordu dotoreak izaten baitzuen. Sadeko markesak bertan bost urte eta erdi bertan eman zituen. Voltaire, Linguet edo Brissot ere egon ziren. Maila apalagoko presoentzat ere beste eremu bat zeukan Bastillak.

Espetxe garestia zela eta, Neckerrek eraitsi nahi izan zuen 1784rako. Herriak ere, kexa-kaierretan suntsitzeko asmoa zuela adierazi zuen. Nolanahi ere, eraikuntza erraldoi orok bezala, erregearen boterea erakusten zuen.

Bastillaren hartzeaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bastillaren Hartzea»

Despotismoaren ikurra, 1789ko uztailaren 14an paristarrek hartu zuten. Honek eragin handia izan zuen Frantzia osoan, baita Europan ere. Hortik aurrera, uztailaren 14a Frantziako festa nazionala izan da.

Espetxeratu ezagunakAldatu