Jacques Pierre Brissot

Jacques Pierre Brissot (Chartres, 1754ko urtarrilaren 15a - Paris, 1793ko urriaren 31) frantziar kazetari, abolizionista eta iraultzailea izan zen. Girondarren buruzagia izan zen.

Jacques Pierre Brissot


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1792ko irailaren 5a - 1793ko urriaren 31 - Claude Julien Maras (en) Itzuli
Barrutia: Eure eta Loir
Hautetsia: Konbentzio Nazionala

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1791ko irailaren 13a - 1792ko irailaren 20a - Antoine Louis François Sergent dit Sergent-Marceau (en) Itzuli
Barrutia: Seine (en) Itzuli
Hautetsia: Legislative Assembly (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaChartres1754ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1793ko urriaren 31 (39 urte)
Hobiratze lekuaParisko katakonbak
Heriotza modua: burugabetzea
Familia
Ezkontidea(k)Félicité Brissot de Warville
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Orléans (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, diplomazialaria, itzultzailea, epailea eta abokatua
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k)Un Américain, Un Jeune philosophe eta Un Républicain
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaGirondino

1788ko otsailean Société des amis des Noirs erakundearen sortzaileetako bat izan zen. Frantziako Iraultzaren defendatzaile nabarmenetako bat izan zen, eta, Biltzar Nazional Legegileko kide gisa, Austriaren eta Europako beste herrialde batzuen aurkako gerra babestu zuen, Lehen Koalizioko Gerrara eraman zuena. Luis XVI.a Borboikoa erregearen berehalako exekuzioaren aurka bozkatu zuen eta, ondorioz, Mendiko alderdiko kideekin haserretu zen. Maximilien Robespierrek errepublika eraitsi nahi izatea eta erregearen aldeko izatea leporatu zion.

Konbentzioak Brissot atxilotzea erabaki zuen 1793ko urriaren 8an. Hilaren amaieran gillotinan hil zen beste girondar batzuekin batera.

Lanak aldatu