Pilotalekuko Zina (frantsesez: serment du jeu de paume) Frantziako Iraultzako gertaera erabakigarri bat izan zen. Frantziako hirugarren estatuko 577 kideetako 576k, baita beste estamentuetako batzuek ere, bat egin zuten zinarekin 1789ko ekainaren 20an, Versaillesko jauregiaren ondoko pilotaleku batean, Estatu Orokorren bilera batean.

Pilotalekuko Zina
Irudia
Map
Jatorrizko izena(fr) serment du Jeu de paume
Motagertaera
Honen izena daramaVersaillesko pilotalekua
Honen parte daFrantziako Iraultza
Data1789ko ekainaren 20a
KokalekuVersaillesko pilotalekua
HerrialdeaFrantziako Erresuma

Ekainaren 20ko goizean, diputatuak txundituta geratu ziren bileretarako ganbarako ateak itxita eta soldaduek gordeta zeudela ikustean. Estatu-kolpe erregezalea gertatzear zegoelakoan, ondoko pilotaleku batean bildu ziren diputatuak. Hor, hotsandiz zin egin zuten erresumako konstituzioa ezarrita eta berretsita geratu arte ez zutela biltzarra desegingo.

Zina ekintza iraultzailea izan zen, indartu egin baitzen herriarengandik eta haien ordezkariengandik zetorren autoritate politikoa, eta ez erregearengandik zetorrena. Haien elkartasunaren ondorioz, Louis XVI.ak kleroari eta nobleziari Nazio Biltzarrean hirugarren estatuarekin bat egin zezaten agindu behar izan zien.

Kanpo estekak aldatu