Basic Instinct
Basic Instinct (euskaraz Oinarrizko sena) 1992ko Paul Verhoeven herbeherear zinema zuzendariaren suspense filma da. Bertan, Michael Douglas, Sharon Stone, George Dzundza eta Jeanne Tripplehorn aktoreek antzeztu zuten. 2006an Basic Instinct 2 izeneko jarraipena izan zuen.
Estreinatu eta berehala, sekulako arrakasta eta ospea bereganatu zuen: Sharon Stone aktorea galdekatzen dutenean egin zuen hanka gurutzatzea 1990eko hamarkadako eszena erotiko ezagunenetakoa bilakatu zen.
Bi Oscar Sarietarako izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Jerry Goldsmith) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Frank J. Urioste).
Argumentua
aldatuJohnny Boz (Bill Cable) rock kantari ohia eta San Frantzisko hiriko nightclub baten jabea bere ohean modu basatian hila agertu da. Bizirik ikusi zuten azken aldia Catherine Tramell (Sharon Stone) neskalagunarekin izan zen, intriga eleberrien idazle erakargarri eta buruargia. Nick Curran (Michael Douglas) polizia agentea garai txarra bizitzen ari da, alkohol eta droga adikzioa uzten saiatzen ari baita; halere, kasu horretako susmagarri nagusi Catherine zaintzeko ardura jaso du.
Aktoreak
aldatu- Michael Douglas: Nick Curran detektibea
- Sharon Stone: Catherine Tramell
- George Dzundza: Gus Moran detektibea
- Jeanne Tripplehorn: Beth Garner doktorea / Lisa Hoberman
- Denis Arndt: Phillip Walker tenientea
- Leilani Sarelle: Roxanne "Roxy" Hardy
- Bruce A. Young: Andrews
- Chelcie Ross: Talcott kapitaina
- Dorothy Malone: Hazel Dobkins
- Wayne Knight: John Correli
- Daniel von Bargen: Marty Nilsen tenientea
- Stephen Tobolowsky: Lamott doktorea
- Benjamin Mouton: Harrigan
- Jack McGee: sheriffa
- Bill Cable: Johnny Boz
- William Duff-Griffin: Myron
- James Rebhorn: McElwaine doktorea
Kanpo estekak
aldatu- Basic Instict filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)