Love is in the Bin (euskaraz: «maitasuna zakarrontzian dago») Banksy kale artistaren 2018ko performance artistiko bat izan zen Londresko Sotheby's enkante etxean egindakoa.

Love is in the Bin
Jatorria
Sortzailea(k)Banksy
Sorrera-urtea2018
IzenburuaGirl with Balloon eta Love is in the Bin
Ezaugarriak
Materiala(k)aerosol paint (en) Itzuli, Pintura akrilikoa, Margo-oihala, cardboard (en) Itzuli, frame (en) Itzuli eta paper shredder (en) Itzuli
Dimentsioak101 (altuera) × 78 (zabalera) × 18 (lodiera) cm
Deskribapena
OinarrituaGirl with Balloon
Kokapena
Bildumaezezaguna
Jabeaezezaguna, ezezaguna eta Banksy
Historia
Erakusketakezezaguna
Gertaera nabarmenak2018ko urriaren 5a
Enkante Sotheby's London (en) Itzuli

Performancea

aldatu

Enkantera lan jakin bat irten zen 2018ko urriaren 5ean, Banksy-ren beraren 2006ko Girl with Balloon delakoa, eta salmenta iragarri zen unean bertan, auto-suntsipeneko sistema bat jarri zen martxan ustekabean, margoa ia suntsitu zuena. Markoaren azpitik irristatu zen margolana, eta non papera txikitzeko sistema batek urratuta utzi zuen lana[1].

1.042.000 liberatan saldu zen artelana galdu ez zela ondorioztatu zuen Sotheby'sek, eta hain zuzen ere, performanceak izenburu berria duenez, "enkante batean zuzenean sortu den historiako lehen artelana" omen da emaitza. Lana ikusgai dago harrezkero Staatsgalerie Stuttgart-eko aretoan[2].

Eratorritako lanak

aldatu

2019ko Iruñeko San Fermin jaietarako kartel lehiaketa irekira aurkeztu zen lan batek (El arte está en la calle) erreferentzia zuzena egin zion Banksyren lan honi. Marko baten azpitik, jaietako gerriko gorriaren hari askeak ikusten ziren zintzilika, hala nola margolanaren oinarri urratua. Álvaro García Etxeberria Iruñeko egilearen lana izan zen, eta ez zuen lehiaketa irabazi[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «'It Appears We Just Got Banksy-ed.' Art Piece Self Destructs After Being Sold for Over $1 Million» www.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).
  2. (Alemanez) Germany, Stuttgarter Zeitung, Stuttgart. «Stuttgarter Staatsgalerie: Banksys Schredderbild kommt dauerhaft nach Stuttgart» stuttgarter-zeitung.de (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).
  3. (Gaztelaniaz) «El arte está en la calle» alvarogarcia (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.