Baix Segura
El Baix Segura (katalanez), la Vega Baja del Segura (gaztelaniaz) edo Segura Beherea[1] (euskaraz) Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Orihuela/Oriola hiriburua duena. Iparraldean Vinalopó Mitjà eta Baix Vinalopó ditu, ekialdean Mediterraneoa eta hegoaldean zein mendebaldean Murtziako Eskualdea.
Baix Segura | |
---|---|
Espainia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Alacanteko probintzia |
Hiriburua | Orihuela |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 38°05′03″N 0°56′42″W / 38.0842°N 0.945°W |
Azalera | [convert: invalid number] km² |
Mugakideak | Baix Vinalopó eta Vinalopó Mitjà |
Demografia | |
Biztanleria | 367.082 (2022ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² |
Hizkuntza ofiziala | gaztelania eta katalan |
Eskualdeak 27 udalerri ditu, 957,30 km²ko azalera du eta 2005ean 325.278 biztanle zituen.
Izenak
aldatuKatalanez Baix Segura izenaz gain, Horta d'Oriola izen historikoa ere erabili izan da; Emili Beüten banaketa proposamenean guztiz bat egiten zuen egungo eskualdearekin salbuespen bakarrarekin, Guardamar del Segura Horta d'Alacanten kokatu baitzuen.
Espainieraz izen osoa Vega Baja del Segura da baina ohikoena Vega Baja deitzea da. Huerta de Orihuela ere erabili izan da. Kontuan hartu behar da Orihuela dela eskualdeko hiri historikoa.
Udalerriak
aldatuUdalerria | Biztanleria[2] | ! Azalera | Dentsitatea |
---|---|---|---|
Albatera | 11.821 | 66,54 | 177,65 |
Algorfa | 4.537 | 18,36 | 247,11 |
Almoradí | 19.598 | 42,72 | 458,75 |
Benejúzar/Benejússer | 5.474 | 9,33 | 586,71 |
Benferri | 1.892 | 12,36 | 153,07 |
Benijófar/Benijòfar | 4.004 | 4,36 | 918,35 |
Bigastro/Bigastre | 6.761 | 4,1 | 1.649,02 |
Callosa de Segura | 18.110 | 24,77 | 731,13 |
Catral | 8.926 | 20,01 | 446,08 |
Cox/Coix | 6.980 | 16,76 | 416,47 |
Daya Nueva/Daia Nova | 1.938 | 7,09 | 273,34 |
Daya Vieja/Daia Vella | 705 | 3,14 | 224,52 |
Dolores/Dolors | 7.400 | 18,7 | 395,72 |
Formentera del Segura | 4.364 | 4,33 | 1.007,85 |
(la) Granja de Rocamora | 2.372 | 7,17 | 330,82 |
Guardamar del Segura | 16.423 | 35,58 | 461,58 |
Jacarilla/Xacarella | 2.088 | 12,2 | 171,15 |
Los Montesinos/els Montesinos | 5.147 | 15,05 | 341,99 |
Orihuela/Oriola | 87.113 | 365,44 | 238,37 |
Pilar de la Horadada/el Pilar de la Foradada | 22.555 | 77,91 | 289,50 |
Rafal | 4.181 | 1,62 | 2.580,86 |
Redován/Redovà | 7.467 | 9,45 | 790,16 |
Rojales/Rojals | 20.953 | 27,56 | 760,27 |
San Fulgencio/Sant Fulgenci | 12.144 | 19,75 | 614,89 |
San Isidro/Sant Isidre | 1.874 | 11,69 | 160,31 |
San Miguel de Salinas/Sant Miquel de les Salines | 8.056 | 54,85 | 146,87 |
Torrevieja/Torrevella | 101.091 | 71,44 | 1.415,05 |
Desanexio eskaera
aldatuLa Murada izeneko Orihuelako pedanía edo auzoan berezko udalerria sortzeko eskaera egin izan dute.
Hizkuntzak
aldatuJakue II.a Aragoikoak bultzatutako Errekonkistatik XIII. mendearen amaiera arte eskualdeko hizkuntza katalana izan zen. XVIII eta XIX. mendeetan, ordea, eskualdeko leku gehienetan hizkuntza ordezkapena suertatu zen eta espainiera gailendu zen, edo zehatzago esanda Murtzia aldean hitz egiten den "panocho" hizkeraren antzekoa.
Historialariek bi faktore azpimarratzen dituzte katalanaren atzerapen hau azaltzeko: alde batetik moriskoen 1609ko kanporaketarekin eta XVII. mendean zehar pairatutako izurriteekin gertatu zen populazio hustutzea ; horren ostean birpopulaketa batez ere murtziarrek egin zuten. Bestetik 1707an Valentziako Erresuman promulgatutako "Nova Plantako Dekretua", zeinaren bidez katalana egoera alegalean geratu baitzen.
Horren ondorioz, gaur egun tokiko hizkuntza espainiera da herri gehienetan. Katalana, ordea, Guardamar del Segurako (Campico de Guardamar auzoan izan ezik) eta Orihuelako Barba-roja etxaguneko tokiko hizkuntza da. Katalan Herriak deskribatzeko sarritan erabiltzen den esapidea De Salses a Guardamar i de Fraga a Maó da. Edozein kasutan badira beste modu batzuk katalana eskualdeko beste herrietan presente egiten dutenak, adibidez:
- Toponimia: Cabo Roig, Cabo Cervera, Molins, els Esculls del Mojón, la Zenia (la Sénia), punta Margalló, Escorratell...Orihuelako ikurra Oriol deitzen da eta bertan Monserrate (Montserrat) edo Rabalroche (raval Roig) bezalako leku-izenak daude.
- Antroponimia: Torregrosa, Martí...bezalako deiturak erraz aurkitzen dira.
- Lexikoa: eskualdeko hizkeraren lexiko tradizionalean katalanetik etorritako hitz ugari erabiltzen dira: chicon (katalanez xicon), pésoles (pésols), milocha (milotxa)...
- Irakaskuntza: zenbait ikastetxetan katalana irakasten da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren 151. araua - Espainia-Frantzietako eskualdeen izenak
- ↑ Iturria: Espainiako Estatistika Institutua, 2008ko urtarrilaren 1.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez) Alto Palancia País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.