Ireki menu nagusia
Bai Euskarari festibala, San Mames futbol zelaian, 1978ko ekainaren 17an.‎
Artikulu hau 1978ko kanpainari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bai Euskarari (argipena)».

Bai Euskarari 1978. urtean Euskaltzaindiak euskararen alde sustaturiko kanpaina izan zen. Euskal Herrian zehar hamaika ekitaldi antolatu ziren. 1978ko ekainaren 17an izan zen bukaerako ekitaldia: Bilboko San Mames futbol zelaian Bai Euskarari festibala egin zuten.[1] Han parte hartu zuten euskal abeslarien eta musika taldeen (Pantxoa eta Peio, Urko, Mikel Laboa, Xabier Lete, Oskorri...) jardunarekin, zuzeneko disko bat grabatu eta plazaratu zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Askoren artean: 1978ko kronologia, Gure Mendea, Argia.com.

Ikus, gaineraAldatu