Lantzeko inauteria

Tolosan (Gipuzkoa) ospatzen diren inaute urbanoak dira, Euskal Herriko inauteri ospetsuenetakoak

Lantzeko inauteria Nafarroa Garaiko eta Euskal Herriko inauteririk ezagunena da eta Lantz udalerrian ospatzen da.[1] Tradiziozko ospakizun hau hausterre-egunaren aurreko egunetan egiten da. Astelehen eta astearte inautean herriko kaleak pertsonaia ezberdinen jantziak daramatzaten herritarrez betetzen dira[2]. Miel Otxin lapurra harrapatzea dute helburu.

Miel Otxin
Ziripot

Pertsonaiak

aldatu

Pertsonaien artean honakoak nabarmentzen dira:

  • Miel Otxin: Espiritu txarrak itxuratzen dituen lapur gaiztoa da, erraldoi handia. Astelehenean atzeman ostean, herriko kaleetan zehar pasearazten dute, txistu eta danbolin soinua lagun dutela. Asteartean, goizeko ibilaldi baten ondoren, tiroz hil eta sutan erretzen dute, herritarrek suaren inguruan zortzikoa dantzatzen duten bitartean.
  • Ziripot: Belarrez betetako zakuekin jantzitako pertsonaia lodia da. Kaleetan zehar dabilen bitartean, Zaldikok lurrera botatzeko ahaleginak egiten ditu[2].
  • Zaldiko: Irritsu eta saltoka, gizakiaren eta zaldiaren arteko nahastea da. Gerrian zaldi baten itxura daramala, Ziripot lurrera botatzea du helburu. Arotzek ferratzea lortzen dutelarik herritarren zerbitzura jartzen da.
  • Arotzak: Ziripot lagundu eta Zaldikori ferrak jartzeko ardura dute.
  • Txatxoak: Herriko biztanleak irudikatzen dituzte. Animalia larru eta arropa zaharrekin jantzirik, lastozko erratzekin eta aurpegia estalita, oihuka, bertan daudenak xaxatu eta oldartzen zaizkie.

Historia

aldatu

Lantzeko ihauterien jatorria ezezaguna da, baina antzinako tradizioa dela dirudi, agian erdi arotik datorrena[3].

Espainiako gerra zibilaren ondotik, ihauteriak debekatuak izan ziren. 1964an ihauteriak berreskuratzeko ekimena abiatu zuten herritarrek, hainbat historialarien laguntzaz, tartean Julio Caro Baroja eta haren anaia Pio Caro Baroja[3].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Quintana, Miguel Angel. (1989). «Lantzeko Ihauteria» filmoteka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  2. a b Nerea ARREGI URRIOLABEITIA: Euskal Inauteriak Erabili.com
  3. a b Lantzeko ihauteriak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).

Kanpo estekak

aldatu